2021/01/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2020KO ABENDUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 hazi dira 2020an
2020an elikagaien salmentak % 7,9 handiagoak izan dira 2019an baino, eta gainerako produktuenak % 9,5 txikiagoak
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan eta prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 igo dira 2019. urtearekin alderatuta. Aldi horretan, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko ezarritako murrizketek markatua, elikadurako salmentek % 7,9ko aldakuntza positiboa metatu dute, eta gainerako produktuenek % 9,5eko jaitsiera eduki dute.
Lurraldeka, Araban igo dira gehien prezio konstanteetan salmentak 2020. urte osoan, % 3,3 2019. urtearekin alderatuta. Horien atzetik daude Gipuzkoa, non 2020ko salmenta metatuak 2019koak baino % 2,0 handiagoak izan diren, eta Bizkaia, non urteko hazkundea % 1,6koa izan den.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak % 0,2 gehitu dira 2020an, aurreko urtearen aldean.
2020ko abenduko datuak soilik aztertuta, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urtetik urtera % 6,2ko igoera izan dute, prezo konstanteetan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Joan den azaroaren aldean, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, salmentak % 4,8 igo dira.
2020ko abenduan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentak % 8,7 igo dira 2019ko abenduaren aldean; gainerako artikuluenak, berriz, % 1,3 igo dira.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak urte arteko terminoetan lurralde guztietan handitu dira 2020ko abenduan: Gipuzkoan % 6,8, Araban % 6,4 eta, azkenik, Bizkaian % 5,7.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, abenduko indizea laginaren % 92,5eko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori urtarrilean gaindi jaso da–.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62