2021/01/20ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2020KO ABENDUA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2020ko abenduan aurreko hilaren aldean
2019ko abenduarekin alderatuta, industriako prezioek % 2,0 egin dute behera
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2020ko abenduan aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena) -% 2,0koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2020ko abenduan honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 6,4ko igoera), Erauzketa-industriak (% 1,8ko igoera) eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa zein Ura (% 1,4ko igoera bietan). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 0,8ko jaitsiera) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 0,5eko murrizketa).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezio-aldakuntzak desberdinak izan dira: Energiaren prezioak % 2,7 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 0,3 hazi dira, eta Ekipo-ondasunenetan ez da, ordea, aldakuntzarik izan (% 0,0). Aldiz, Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,2 jaitsi dira aurreko hilaren aldean, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren azpisektorean % 0,3 jaitsi direlako; Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorean prezioak % 0,2 igo dira.
Urte arteko terminoetan (2020ko abendua 2019ko abenduaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Ura (% 6,2ko igoera), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 5,2ko igoera) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,2ko igoera). Prezioen jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,5eko beherakada), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 4,1eko murrizketa) eta Makineria eta ekipoen fabrikazioa (% 3,2ko jaitsiera) sektoreei.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioek urte arteko aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 2,2ko igoera izan baitute; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,4 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,9. Era berean, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,8 igo dira, eta Bitarteko ondasunenak % 0,7. Energiaren prezioak, aldiz, % 12,9 jaitsi dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62