HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzak...

2021/02/12ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. IV/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzak % 7,4ko jaitsiera izan du salmentetan 2020. urte osoan

Merkataritzako salmentak % 4,5 gutxiago izan dira urteko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko balantzeak Merkataritzaren sektoreko salmenten guztizkoan (handizkako merkataritza, txikizkakoa eta ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 7,4ko jaitsiera metatu du lan-egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkoetan.

2020. urte osoan, Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek markatua, Merkataritzaren sektoreko hiru azpisektoreek intentsitate desberdineko murrizketak izan dituzte salmentetan.

Txikizkako merkataritzan salmentak % 4,9 murriztu dira, Handizkako merkataritzan % 8,5 jaitsi dira, eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan % 11,4.

Bizkaian, oro har, Merkataritzaren sektorean salmentek % 8,3ko jaitsiera izan dute prezio finkoetan 2020an zehar; Gipuzkoan, % 6,7koa; eta Araban, % 5,7koa.

Merkataritzaren sektorean lanean ari diren enplegatuen kopurua % 1,8 jaitsi da 2020. urte osoan, aurreko urteko batezbestekoaren aldean.

2020KO LAUGARREN HIRUHILEKOA

2020ko laugarren hiruhilekoko datuak soilik azterturik, Euskal AEko Merkataritzako salmentek % 4,5eko jaitsiera izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino errealetan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta urtaro-eraginak behin kenduta, Merkataritzaren sektoreak % 1,2ko jaitsiera izan du prezio finkoetan.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaera negatiboa izan da azpisektore guztietan. Horrela, urteko azken hiruhilekoan Handizkako merkataritzaren salmentak % 7,1 jaitsi dira, Ibilgailuen salmenta eta konponketan % 3,2 jaitsi dira, eta, azkenik, Txikizkako merkataritzaren salmentak aurreko urteko laugarren hiruhilekoan baino % 1,7 gutxiago izan dira azken hiruhilekoan.

Lurraldeka, Bizkaiak eta Gipuzkoak % 5,6ko eta % 5,1eko jaitsiera izan dute, hurrenez hurren, Merkataritza osoan; Arabak, berriz, % 0,1eko igoera apurra izan du, hori dena 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta eta prezioen eragina kenduta.

Azkenik, Euskal AEko Merkataritzako langile enplegatuen indizeak % 3,1eko aldakuntza negatiboa izan du 2020ko azken hiruhilekoan, 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

graf0018257_01_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea laginaren % 93,08ko estaldurarekin kalkulatu da –laginaren informazioa urtarrilean zehar jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzak % 7,4ko jaitsiera izan du salmentetan 2020. urte osoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/02/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018257_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali