HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Pandemiaren ondorioz,...

2021/02/16ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. III/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Pandemiaren ondorioz, Euskal AEko heriotzak % 7,8 gehitu dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Igoera % 12,5ekoa izan da azken 10 urteetako batezbestekoarekin alderatuta

Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko hirugarren hiruhilekoan 5.349 pertsona hil ziren Euskal AEn, aurreko urteko aldi berean baino % 7,8 gehiago. Hiruhileko honetan 387 heriotza gehiago izan dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta aurreko 10 urteetako batezbestekoa baino 596 gehiago.

graf0018296_01_e.png

Araban, heriotzen igoera % 10,5ekoa izan da hiruhileko honetan; Gipuzkoan % 8,8koa eta Bizkaian % 6,6koa. Sexuaren arabera, 2.684 gizon eta 2.665 emakume hil ziren; horrek esan nahi du % 10,6ko igoera izan dela gizonen kasuan eta % 5,1ekoa emakumeen kasuan.

Hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 8 heriotza urtebetetik beherakoenak izan ziren, eta 82 heriotza ehun urtetik gorakoenak.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.513 eta 1.295 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 52,5 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa nerbio-sistemako gaixotasunak izan dira, 361 kasurekin, (% 6,7), eta laugarren kausa COVID-19a izan da, 356 kasurekin (% 6,6).

Arnas-arrazoiengatiko heriotzak % 30,8 jaitsi ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bestalde, digestio-gaixotasunek eragindako heriotzak 239 izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 2,6 gehiago.

Heriotzen arrazoiak desberdinak izan ziren sexuaren arabera. Gizonen artean, tumoreak izan ziren lehenengo heriotza-kausa (% 33,6), eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak bigarrena (% 23,7). Emakumeen artean alderantziz gertatu zen: zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 24,7) izan ziren kausa nagusia, eta tumoreak (% 22,9) bigarrena.

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2020ko hirugarren hiruhilekoan, 1.475 pertsona gutxiagorekin. Hiru lurraldeetan galdu da biztanlerik: Bizkaian 1.001 pertsona, Gipuzkoan 417 eta Araban 57.

COVID-19aren ondoriozko heriotzak 356 izan ziren 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Hirugarren hiruhilekoan 356 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz, hau da, guztizkoaren % 6,6; 2 taldetan sailkatzen dira: 329 COVID-19 egiaztatuaren ondorioz eta 27 COVID-19 probablearen ondorioz; gainera, beste 52 heriotzatan COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.

graf0018296_02_e.png

Lurraldeka, zifrarik handiena Bizkaiari dagokio (204), gero Gipuzkoari (90) eta, azkenik, Arabari (62). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 89 heriotzarekin. Ondoren Gasteiz dator, 54 heriotzarekin, eta azkenik Donostia, 32 heriotzarekin. Barakaldo eta Getxo ere nabarmentzen dira, 17 heriotzarekin bakoitza.

Gizonezkoen heriotzen kopurua (183) emakumezkoena (173) baino handiagoa izan zen; adinaren arabera, berriz, COVID-19arengatiko heriotzen % 96,3 60 urtetik gorakoen artean gertatu zen, eta % 77,5 80 urtetik gorakoen artean.

Heriotza gehienak Euskal AEko ospitaleetan gertatu ziren (% 76,1); ondoren, egoitza sozio-sanitarioetan (% 17,7) eta etxebizitzetan (% 0,5).

2020ko lehen bederatzi hilabeteetan 2.077 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz; horietarik 1.793 analisi espezifiko baten bidez baieztatuak izan ziren, eta 284 COVID-19 probabletzat diagnostikatu ziren. Heriotza gehienak martxoan (503) eta apirilean (1.048) gertatu ziren; gutxitu egin ziren maiatzean (147), ekainean (23) eta uztailean (8), eta berriz ere gora egin zuten abuztuan (93) eta irailean (255).

Nabarmendu behar da COVID-19a ere agertu zela hilabete horietako beste 258 heriotzatan, baina ez zela kausa nagusia izan, heriotzen mediku-ziurtagirietan agertzen den bezala eta Osasunaren Mundu Erakundearen heriotza-kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.

graf0018296_03_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Pandemiaren ondorioz, Euskal AEko heriotzak % 7,8 gehitu dira 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2021/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018296_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar