2021/02/26ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO URTARRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 igo dira 2021eko urtarrilean
2020ko abenduarekin alderatuta, salmentak % 5,2 murriztu dira
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 0,4ko igoera izan dute prezio konstanteetan 2021eko urtarrilean, 2020ko urtarrilaren aldean.
Aurreko hilaren aldean (2020ko abendua), salmentak % 5,2 jaitsi dira 2021eko urtarrilean, urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Elikagaien salmentek, azalera handietan eta elikadura-kate handietan, % 7,8ko urte arteko hazkundea izan dute; gainerako salgaiek, berriz, % 11,9ko jaitsiera izan dute aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren.
2020ko abenduarekin alderatuta, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 0,4 jaitsi dira urtarrilean, eta gainerako produktuenak, berriz, % 15,3.
Lurraldeen arabera, salmentak % 2,3 igo dira Araban eta % 1,1 Gipuzkoan 2021eko urtarrilean, urte arteko terminoetan, egutegiaren ondorioak atera ondoren. Bizkaian, ordea, salmentak % 0,5 murriztu dira, 2020ko urtarrilean ikusitakoekin alderatuta.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 0,2 gutxitu dira 2021eko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,3 gehitu dira, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, aurreko hilaren aldean.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) manual Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, urtarrileko indizea laginaren % 90,0ko estaldurarekin kalkulatu da –informazioa otsailean gaindi jaso da–.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62