2021/03/26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021eko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6 murriztu dira 2021eko otsailean

2021eko urtarrilaren aldean jaitsiera % 1,7koa da

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 6,0ko murrizketa izan dute 2021eko otsailean, prezio finkoetan. 2021eko urtarrilaren aldean, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, salmentak % 1,7 jaitsi dira.

Elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 0,3ko atzerakada izan dute aurreko urteko hil beraren aldean. Gainerako artikuluen kasuan, ordea, beherakada handiagoa izan da, % 18,2koa, 2020ko otsailarekin alderatuta.

Lurraldeka, Araban % 1,2ko igoera izan da salmentetan urte arteko alderaketan; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, salmentak 2020ko otsailean ikusitakoak baino % 5,5 eta % 9,9 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.

Aurreko hilaren, hau da, 2021eko urtarrilaren aldean, prezio konstanteetako elikagaien salmentak % 2,5 jaitsi dira otsailean; gainerako produktuenak, berriz, % 0,4 igo dira. Araban hil arteko % 2,4ko igoera izan da, Bizkaian salmentak % 0,4 jaitsi dira aurreko hilaren aldean eta Gipuzkoan jaitsiera nabarmenagoa izan da, % 5,6koa.

2021eko urtarrileko eta otsaileko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 2,7ko murrizketa izan du, zeren gainerako produktuen salmentek % 14,8ko jaitsiera metatua baitute; aldiz, elikagaien salmentak % 3,8 handiagoak dira aurreko urteko aldi berean ikusitakoak baino.

Lurraldeka, aurtengo aldakuntza metatua positiboa da Araban (% 1,6); Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, negatiboa da (% 2,9 eta % 4,4, hurrenez hurren).

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen kopurua % 1,2 gutxitu da aurreko urteko hil beraren aldean eta % 0,2 aurreko hilaren aldean. 2021eko lehenengo bi hilabeteetako metatuan, jaitsiera % 0,7koa izan da, aurreko urteko aldi beraren aldean.

graf0018385_01_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, otsaileko indizea laginaren % 92,5eko estaldurarekin kalkulatu da –laginaren informazioa martxoan gaindi jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6 murriztu dira 2021eko otsailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/03/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018385_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali