2021/02/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 igo dira 2021eko urtarrilean aurreko hilaren aldean

2020ko urtarrilaren aldean, industria-prezioek % 1,2 egin dute behera

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 igo dira 2021eko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza biltzen duena) -% 1,2koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2021eko urtarrilean, aurreko hilaren aldean, prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,3ko igoera), Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 2,4ko igoera) eta Botiken fabrikazioa (% 2,2ko igoera). Aitzitik, hilabete artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Ura (% 1,7ko jaitsiera) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,1eko murrizketa).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketa guztiek zeinu positiboa izan dute: Energiarenak % 2,9 igo dira, Ekipo-ondasunenak % 0,6 eta Bitarteko ondasunenak % 0,5. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, % 0,1 igo dira aurreko hilaren aldean, Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorean % 0,3 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorren azpisektorean, berriz, % 0,1.

graf0018310_01_e.png

Urte arteko terminoetan (2021eko urtarrila 2020koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak fabrikatzea (% 6,6ko igoera), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 2,9ko igoera) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 2,7ko igoera). Prezioen jaitsierarik handienak, aldiz, honako sektore hauei dagozkie: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 15,6ko jaitsiera), Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 4,2 behera egin duena) eta Jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 4,0 behera).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioek urte arteko aldian izan duten aldakuntza positiboa izan da Kontsumo-ondasunentzat oro har, % 2,7ko igoera izan baitute; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 3,0 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak, % 1,4. Bitarteko ondasunenak, berriz, % 1,7 igo dira. Urte artean, aldiz, Energiak % 10,2 egin du behera prezioetan eta Ekipo-ondasunek, % 0,3.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,9 igo dira 2021eko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2021/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018310_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali