2021/03/31ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK–BUI. IV/2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 2,1 gehitu ziren 2020ko laugarren hiruhilekoan

Inportazioen kasuan, prezioak % 2,6 gehitu ziren

Esportazioen prezioak % 2,1 igo dira 2020ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Produktu energetikoak eta ez-energetikoak bereiziz gero, prezio energetikoak % 5,4 igo ziren, eta esportazio ez-energetikoenak % 1,9.

Inportazioetan ere prezioen aldakuntza positiboa izan zen aurreko hiruhilekoaren aldean, % 2,6koa. Produktuen arabera bereiziz gero, energetikoek % 0,6 egin dute behera, eta ez-energetikoek % 3,5 egin dute gora.

graf0018411_01_e.png

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan hartuta, Kapital Ondasunen prezioak (hau da, bitarteko ondasunak kontsumo-ondasun bihurtzeko aukera ematen duten ondasunenak) % 8,2 igo ziren, Bitarteko Ondasunenak % 1,1 igo ziren, eta Kontsumo Ondasunenak % 0,6 jaitsi ziren. Inportazioen kasuan, Kapital Ondasunen prezioak % 4,5 jaitsi ziren; aldiz, Bitarteko Ondasunenak % 3,3 eta Kontsumo Ondasunenak % 2,9 igo ziren.

Esportazioen xede diren eremu geografikoak kontuan hartuta, 2020ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioek gora egin zuten eremu guztietan, bai Euro eremuan (% 2,0), bai EB-28an (% 1,4), ELGAn (% 1,0) eta, batez ere, Munduko gainerakoan (% 7,1). Inportazioetan ere hiruhileko batetik bestera prezioak gehitu egin ziren eremu geografiko guztietan, eta horien artean aipatu Munduko gainerakoa nabarmendu zen (% 7,8).

graf0018411_02_e.png

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazioen prezioak % 0,1 jaitsi ziren, eta inportazioenak are gehiago, % 6,9.

Esportazio energetikoen prezioak % 3,6 jaitsi ziren, eta ez-energetikoenak % 0,3, 2019ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Inportazioen kasuan, prezioen jaitsiera % 21,6koa izan zen produktu energetikoetan eta % 2,1ekoa ez-energetikoetan.

Helburu ekonomikoaren arabera eta esportazioetarako, ikusten da ezen Kontsumo Ondasunak, kontsumitzaileak produkzio-prozesuaren azken produktu gisa zuzenean erabiltzen dituenak alegia, urte arteko % 0,7 jaitsi zirela; Kapital Ondasunak, berriz, % 1,5 jaitsi ziren, eta Bitarteko Ondasunak, aldiz, % 0,7 igo ziren.

Inportazioei dagokienez, Kontsumo Ondasunen prezioek urte arteko % 2,2ko hazkundea izan zuten, baina Bitarteko Ondasunen prezioak % 7,2 jaitsi ziren, eta Kapital Ondasunenak % 11,6.

Bestalde, ikusi da esportazioen prezioek gora egin dutela ELGAn (% 0,8) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, baina Munduko gainerakoan % 5,2 jaitsi direla, Euro eremuan % 0,6 eta EB-28an % 0,4. Beherakada hori, inportazioen kasuan, eremu geografiko guztietara zabaldu da, eta batez ere Euro eremuan nabarmendu da, % 13,2ko jaitsierarekin.

URTEKO BALANTZEA

2020an, esportazioen prezioak % 0,2 jaitsi dira aurreko urtearekin alderatuta, eta inportazioen kasuan jaitsiera % 4,7koa izan da.

Produktu energetikoek izan dituzte jaitsierarik handienak prezioetan, bai esportazioetan (-% 9,2), bai inportazioetan (-% 17,0). Produktu ez-energetikoen inportazioen prezioek ere behera egin dute, baina era neurritsuagoan, % 1,1; ez-energetikoen esportazioak, berriz, % 0,3 igo dira.

graf0018411_03_e.png

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapena kontuan hartuta, esportazioetan Kontsumo Ondasunen prezioak % 3,8 igo dira, eta, neurri txikiagoan, Bitarteko Ondasunenak, % 0,1. Kapital Ondasunen esportazioen prezioek, aldiz, % 4,3 egin dute behera. Inportazioen kasuan eta ondasun mota horrentzat, jaitsiera % 5,7koa izan da, Bitarteko Ondasunek izandakotik hurbil (% 5,4). Kontsumo Ondasunak dira bakarrak zeinen inportazioetan prezioek gora egin duten, zehazki % 3,5.

Esportazioen kasuan, eremu geografikoetan prezioen igoerarik handiena ELGAk izan du (% 1,2), baita EB-28ak ere, nahiz eta maila txikiagoan izan (% 0,4). Inportazioei dagokienez, kontuan hartutako eremu geografiko guztietan prezioek behera egin dutela ikusi da, eta nabarmentzekoa da Munduko gainerakoaren beherakada (% 14,0).

graf0018411_04_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 2,1 gehitu ziren 2020ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018411_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali