2021/04/20ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO MARTXOA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko martxoan aurreko hilaren aldean
2020ko martxoaren aldean, industria-prezioek % 3,5 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko martxoan aurreko hilaren aldean. Martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 3,5ekoa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2021eko martxoan, honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 4,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (% 1,8) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,6). Aitzitik, hilabete artean prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 7,6ko jaitsiera), Botiken fabrikazioa (% 0,9koa) eta Ura (% 0,7koa).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketek zeinu positiboa izan dute denentzat: Energiaren prezioak % 3,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 1,0, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,1 eta Kontsumo-ondasunenak % 0,2 osotasunean, aurreko hilabetearen aldean; izan ere, % 0,2ko igoera izan da bi azpisektoreetan, hala Kontsumo-ondasun ez-iraunkorretan nola Kontsumo-ondasun iraunkorretan.
Urte arteko terminoetan, 2021eko martxoan, 2020ko martxoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 23,8ko igoera), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 6,9ko igoera) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 6,0ko igoera). Prezioen jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauei dagozkie: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 9,5eko jaitsiera), Erauzketa-industriak (% 1,8koa) eta Makineria eta ekipoen fabrikazioa (% 1,6koa).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da Energian (% 10,5eko igoera), Bitarteko ondasunetan (% 3,4koa) eta Kontsumo-ondasunetan osotasunean (% 2,4koa). Azken horretan Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,6 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 1,0. Aitzitik, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunak % 0,1 jaitsi dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62