HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak Manufaktura- eta erauzketa-industrian...

2021/05/18ko prentsa-oharra

INDUSTRIAREN INKESTA – ESKUALDEAK. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Manufaktura- eta erauzketa-industrian enpleguak gora egin zuen, 2019an, Euskal AEko 20 eskualdeetako 13tan

Hogei eskualdeetako bederatzitan, sektoreak salmentetan ere egin zuen hobera, eta, hamaikatan, sortutako balio erantsian

Erauzketa- eta manufaktura-industrien enpleguak, 2019an, Euskal AEko hogei eskualdeetako hamahirutan gora egin zuen, Eustat-ek dituen datuen arabera. Euskal AEn batez besteko hazkuntza % 0,4koa izanik, hazkuntza handienak honako eskualde hauetan izan ziren: Plentzia-Mungian (Bizkaia), enpleguak % 4,4 egin baitzuen gora; Gorbeia inguruko mendiak (Araba), % 3,5 egin baitzuen gora, eta Tolosaldea (Gipuzkoa), % 3,2 egin baitzuen gora.

graf0018548_01_e.png

Arabako eskualdeetan, oro har, industria-enpleguak % 0,3 egin du atzera, nahiz eta, esan dugun bezala, Gorbeia inguruko mendietan % 3,5eko hazkuntza egon den; Arabako Errioxan eta Arabako kantauriar isurialdean ere gora egin du enpleguak, % 1,3 eta % 0,7, hurrenez hurren. Lurralde horretako beste hiru eskualdeetan, enpleguak behera egin du: % 4,2 egin du behera Arabako mendietan, % 2,4 Añanan eta % 0,8 Arabako Lautadan; azken eskualde horretan dago lurraldeko hiriburua, Vitoria-Gasteiz.

Bizkaian, enpleguaren batez besteko 0,4ko hazkuntzarekin, zazpi eskualdetako bik baino ez dute izan urteko aldakuntza negatiboa. Markina-Ondarroak (enpleguak % 5,2 egin du behera) eta Gernika-Bermeok (–% 1,5). Gainerako eskualdeetan, hazkuntzarik esanguratsuena Plentzia-Mungian izan da (% 4,4 gehiago), eta, ondoren, Enkarterrietan (% 1,7). Horiez gainera, Bilbo Handian (% 0,8), Arratia-Nerbioin (% 0,5) eta Durangaldean (% 0,2).

Gipuzkoan, enpleguak gorakada handiena izan duen lurraldean (% 0,8 gehiago), Tolosaldeko % 3,2ko igoeraz gainera, Goierrikoa, Donostialdekoa, Debagoienekoa eta Debabarrenekoa ere baditugu, % 1,4ko eta % 0,5eko igoeraren bitarteko proportzioetan. Bi eskualdetan, berriz, behera egin du enplegu-kopuruak: Urola Kostan (–% 1,3) eta Bidasoa Beherean (–% 1,2).

Industria-salmenten bilakaerarik onena Enkarterrietan eta Plentzia-Mungian erregistratu zen Bizkaian, eta Goierrin eta Tolosaldean Gipuzkoan. Araban Arabako Lautadan baino ez zuten gora egin

Eskualde-mailan, salmenta garbien islak erakusten du industria-sektoreak hogei eskualdeetako bederatzitan urteko hazkuntza-tasa positiboak izan zituela. Horien artean, nabarmenak dira Enkarterrietako erregistroa, batetik, non % 9,3 egin baitu gora, eta Plentzia-Mungiakoa, bestetik, non % 6,8 egin baitute gora, biak Bizkaian, eta, Gipuzkoan, Goierrikoa, non salmenta garbiek % 6 egin baitute gora.

Lurralde-mailan, lurralde bakoitza egoera batean dago. Araban, salmentak 2018ko maila berean mantentzen dira; Gipuzkoan, % 1,6 egin dute gora, eta, Bizkaian, % 3,1 behera. Euskal AEn, oro har, % 0,9 egin dute behera, 2018aren aldean.

Esan bezala, Araban salmenta garbiak 2018koen antzera mantendu dira; kopuru horiei eusteko aukera eman duen faktore bakarra horietako baten hazkuntza izan da, izan ere, gainerakoak modu negatiboan doaz aurrera, intentsitate gehiagorekin edo gutxiagorekin. Arabako Lautadan % 2,8 egin dute gora aurreko urtean –2018an– erregistratutako salmentek. Eskualde horretan –bertan dago Vitoria-Gasteiz hiriburua–, lurraldeko salmenta guztien ehunekorik handiena kontzentratzen da, salmenten % 70,6, eta enpleguaren % 63,6.

Bestalde, lurraldeko gainerako eskualdeetan salmentetan beherakadak egon dira, bakoitzean intentsitate batekoak. Haietako bitan, beherakada % 10 baino handiagoa izan da: Arabako Mendialdea (–% 11,8) eta Arabako kantauriar isurialdea (–% 10,9). Azken eskualde hori bigarren garrantzitsuena da fakturazioari eta enplegu-bolumenari dagokienez; izan ere, Arabako fakturazio osoaren % 11,3 eta enpleguaren % 14,2 kontzentratzen ditu. Era berean, nabarmena da Arabako Errioxan egon den beherakada (salmentetan % 5 gutxiago); ondoren, Añanan izan dena (% 2,3ko beherakada), eta Gorbeia inguruko mendietan izan dena (% 0,2 gutxiago).

Bizkaian, bi eskualdek markatzen dute lurraldeko joera; lurraldeak % 3,1eko beherakada izan du salmentetan. Biei salmenta guztien % 86 dagokie: Bilbo Handia (fakturazio osoaren % 65,4) eta Durangaldea (% 20,7). Bi horietan, bilakaera kontrakoa izan da; % 4,5 eta % 2,2 egin dute salmentetan behera, hurrenez hurren. Lehenak –bertan dago Bilbo, lurraldeko hiriburua– enpleguaren % 54 kontzentratzen du, eta bigarrenak, % 24,8; beraz, enplegu osoaren ia % 80. Markina-Ondarroa da Bizkaian salmenten beherakada handiena izan duen hirugarren eskualdea, % 8,3 gutxiago; hala ere, salmenten kopuru osoaren % 2,4 baino ez du kontzentratzen.

Lurralde horretan, bereziki positiboak izan dira Enkarterriak (% 9,3 gora) eta Plentzia-Mungia (% 6,8 gora). Horien ondoren, Arratia-Nerbioi dago (% 3,3) eta, azkenik, Gernika-Bermeo (% 3 gehiago salmentetan).

Gipuzkoa da salmenta garbiak eskualdeen artean banatuen dituen lurraldea. Lurraldean eskualdeen salmenten ehuneko pisua honela banatzen da: Bidasoa Behereko % 4,5 eta Donostialdeko % 24,4 bitartean. Horietatik hurbil daude Goierri (% 21,9) eta Debagoiena (% 16,9).

Gainera, hau Euskadiko AEko salmentetan hazkuntza izan duen lurralde bakarra da. Eskualde-mailan, Goierrin % 6 egin dute gora salmentek, Tolosaldean % 4,5, Donostialdean % 2,8 eta Bidasoa Beherean % 2,7; horiek guztiak lurraldeko batez bestekoaren oso gainetik (% 1,6). Hala ere, hiru eskualdek bilakaera negatiboa izan dute 2018aren eta 2019aren artean: Debabarrenak (–% 3,5), Debagoienak (–% 2,1) eta Urola Kostak (–% 1,9).

Gipuzkoan, Donostialdearen pisua –eskualde horretan dago Donostia hiriburua– haren enpleguaren bolumenaren oso antzekoa da. Hala, Donostialdean dago salmenten % 24,2 eta lurralde-enpleguaren % 24,8; bi kasu horietan gainerako hiriburuetako eskualdeetan –lurraldeen arabera– baino baxuagoa.

Erauzketa- eta manufaktura-industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeen arabera. 2019

graf0018548_02_e.png

Iturria: Eustat. Industriaren inkesta

Beste ikuspuntu batetik, Euskal AEko lau eskualdetan, salmenten pisuak gainditu egiten du guztizkoan duten enpleguaren pisua. Arabako Lautada eta Bilbo Hiria dira, lehen aipatu bezala, eta Goierri eta Tolosaldea. Goierriren kasuan, eskualdeko enplegua lurraldeko % 16,9 da, eta salmentak, % 21,9. Bestalde, Tolosaldean salmenten % 10,2 kontzentratzen da, eta industrian enplegua duen pertsonalaren % 11,4.

Balio erantsi gordina dela eta –ekoitzitakoren balioaren eta erabilitako kontsumoen balioaren arteko aldea da, eta sortutako aberastasuna adierazten du–, industriako balio erantsiak % 1 egin zuen gora 2019an. Eskualdeko bilakaera positiboa izan da Euskal AEko hogei eskualdeetako hamaikaren kasuan. Mota horretako aldakuntzak izan dituztenen artean, handienak Enkarterrietan, Plentzia-Mungian eta Tolosaldean daude, % 16,1, % 7,9 eta % 5,4ko hazkuntzekin, hurrenez hurren.

Gipuzkoan, 2018aren aldean, gora egin dute Tolosaldeko industriaren balio erantsiak (% 5,4 gehiago), Donostialdekoak, Debagoienekoak eta Goierrikoak (% 4,4, % 4,1 eta % 0,5, hurrenez hurren). Hala ere, hiru eskualdek aldakuntza negatiboak izan dituzte balio erantsian: Urola Kostak % 3,9 egin du behera, Debabarrenak % 1,8 eta Bidasoa Behereak % 0,9. Aldi berean, Bizkaiak balio erantsian Gipuzkoako besteko hazkuntza izan du, % 1,7koa; bi eskualdek baino ez dituzte izan bilakaera negatiboak: Gernika-Bermeok (% 5,1) eta Markina-Ondarroak (–% 2,5). Lurralde horretan, 2018aren aldean, gora egin dute balio erantsian beste bost eskualdeek, % 16,1 (Enkarterriak) eta % 0,7 (Durangaldea) bitartean. Araban, berriz, balio erantsiak % 1,1 egin du behera, eta sei eskualdeetako bitan baino ez da egon aldakuntza positiboa: Añanan (% 3ko igoera) eta Arabako Lautadan (% 0,8). Beste muturrean Arabako Mendialdea (–% 11,8) eta Arabako kantauriar isurialdea (% 11,3ko beherakada) daude.

Ohar metodologikoa:

Erabili den sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (CNAE-2009) da; eskualdeen araberako bereizketa horretan B atala (erauzketa-industriak) eta C atala (manufaktura-industria) baino ez dira sartu.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Manufaktura- eta erauzketa-industrian enpleguak gora egin zuen, 2019an, Euskal AEko 20 eskualdeetako 13tan

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2021/05/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018548_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar