2021/05/11ko prentsa-oharra

MERKATARITZAREN ETA KONPONKETAREN INKESTA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza eta konponketako sektorean 131 mila pertsona ari ziren lanean pandemiaren aurretik, 2019an, guztizkoaren ia % 12

Hamarretik seik txikizkako merkataritzan lan egiten zuten, nahiz eta handizkako merkataritza izan gehien fakturatu zuena, sektoreak guztira fakturatutakoaren erdia baino gehiago, alegia.

2019an, COVID-19a iritsi aurreko azken urtean, Merkataritza eta konponketaren sektoreak 35.537 milioi euro fakturatu zituen eta 131.000 pertsona izan zituen lanean Euskal AEn, okupatu guztien % 11,9, alegia, Eustaten datuen arabera.

2017arekin, konparazioa egin ahal izateko azken urtearekin, alderatuta, sektorearen negozio-zifran igoera % 3,7koa izan da, eta enpleguan, % 0,2 jaitsi bada ere, ez da aldaketa esanguratsurik izan. Negozio-zifrari dagokionez, adieraz daiteke 2014tik % 2 inguruko, edo gehiagoko, igoerak hauteman direla, eta 2019ko 35.537 milioi euro horiek ezagututako serie historikoko fakturaziorik handiena izan direla.

graf0018535_01_e.png

Sektoreko establezimenduen tamainari erreparatuz, alde handiak ikusten dira. Estraturik txikienak, 1-9 enplegu artekoak, behera egin du bai fakturazioan (-% 3,7), bai enpleguan (-% 4,2). Hamar eta berrogeita bederatzi enplegu artekoak % 4,2ko hazkundea izan du langile-kopuruan eta % 8,9koa salmentetan. Berrogeita hamar enplegu eta gehiengokoak, berriz, % 7,9ko gehikuntza izan du enpleguan eta % 11,9koa fakturazioan. Hori guztia 2017ko datuekin alderatuta.

Horrela, establezimendu txikiak (asko jota, bederatzi enplegu) establezimendu guztien % 94,3 dira, eta langileen % 56,3 eta fakturazioaren % 41,6 dute Euskal AEn; establezimendu ertainak (10-49 enplegu artekoak) establezimenduen % 5,2 dira, eta enpleguen % 28,5 eta fakturazioaren % 41,7 dute; eta, azkenik, establezimendu handiak establezimendu guztien % 0,5 dira, eta langile guztien % 15,3 eta salmenten % 16,7 dute.

graf0018535_02_e.png

Lurraldeei dagokienez, 2019an Arabak izan du hiru lurraldeetako bilakaerarik onena bi adierazle hauetan, eta bertan % 8,2 egin dute gora salmentek eta % 1 enpleguak; bestalde, Bizkaian % 3,4 egin dute gora salmentek eta % 0,2 egin du behera enpleguak; eta, azkenik, Gipuzkoan % 2,1 egin dute gora salmentek eta % 0,6 egin du behera enpleguak.

Gehikuntza horiekin, Bizkaiak 18.071 milioi euro fakturatu zituen guztira, guztizkoaren % 50,9; Gipuzkoak, 11.490 milioi eta % 32,3 eta Arabak 5.976 milioi eta Euskal AEko % 16,8.

Enpleguari dagokionez, Bizkaian merkataritza-sektorean 68.753 pertsona ari dira lanean, Gipuzkoan 43.108 eta Araban 19.110; zifra erlatiboetan, Bizkaian guztien % 52,5 ari dira lanean, Gipuzkoan % 32,9 eta Araban gainerako % 14,6.

graf0018535_03_e.png

Sektoreak lortutako salmenten ataleko merkataritza-marjinari dagokionez -birsalketako merkantzien salmenta garbien balioaren gaineko merkataritza marjina gordinaren proportzioa–, 2017koarekin alderatuta 0,3 hamarrenetan handitu da eta % 24,5era iritsi da. Ez da alderik ikusi Gipuzkoaren eta Arabaren artean, bietan marjina % 24,2koa baita, nahiz eta lehenengoan igoera 0,7koa den eta bigarrenean 0,3koa. Bizkaiko merkataritza-marjina zertxobait handiagoa izan da, zazpi hamarrenekoa, hain zuzen ere, eta % 24,9ra iritsi da eta aurreko bi urteekiko 0,2 puntuko igoera izan du.

Txikizkako merkataritzan hamar langiletik seik lan egiten dute eta handizkakoak sektoreak guztira fakturatzen duenaren erdia fakturatu du

Sektore hau hiru jarduera-dibisio nagusitan egituratzen da: Ibilgailuen salmenta eta konponketa, Handizkako merkataritza eta bitartekariak eta Txikizkako merkataritza

Hiru dibisioen bilakaera positiboa izan da 2019an fakturazio-bolumenari dagokionez, eta ezberdina enpleguari dagokionez.

Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioa izan da bilakaera positiboena izan duena negozio-zifran, % 5,5eko hazkundea, hain zuzen ere, baina enpleguan zertxobait jaitsi egin da (-% 1,1). Sektore honek guztizko enpleguaren % 9,4 izan du eta merkataritzaren guztizko fakturazioaren % 9,5.

Dibisio honetan azpimarratzekoa da Motordun ibilgailuen salmenta; izan ere, negozio-zifraren % 63,5 fakturatu du eta dibisioko enpleguaren % 33 izan du. Talde honen fakturazioak % 9,8 egin du onera 2017koarekin alderatuta, eta enpleguan % 7ko gehikuntza izan du.

Bestalde, Handizkako merkataritza eta bitartekarien dibisioak sektoreko salmenten % 53,1 eta enpleguaren % 31,6 izan ditu, eta negozio-zifran % 4,9ko hazkundea izan du eta langileen kopuruan % 2,1ekoa. Dibisio honetako talde handienak Handizkako beste merkataritza espezializatua (1) eta Elikagaiak, edariak eta tabakoa dira; izan ere, bien artean dibisioaren % 61,7 fakturatu dute eta guztizko enpleguaren % 47,6 izan dute. Hala ere, lehenengoak hobetu egin ditu bai negozio-zifra (% 7,8) bai enplegua (% 7), eta bigarrenak, berriz, atzera egin du fakturazioan (-% 1,7), % 3,9 gora egin duen arren enpleguan.

graf0018535_04_e.png

Txikizkako merkataritzaren dibisioa langile gehien duena da, sektore enpleguaren % 59 baitu, eta guztizkoaren % 37,4 fakturatu du eta bere negozio-zifrak % 1,7ko hazkundea izan du.

Txikizkako merkataritzaren baitan Establezimendu ez-espezializatuetako txikizkako merkataritza (2) taldea da gehien fakturatu duena (% 34,2) eta enplegu gehien dituena (% 32,1), baina fakturazioak % 2 egin du behera 2017arekin alderatuta, enpleguak % 2,1 gora egin arren. Dibisio honetan garrantzi handiena duen bigarren taldea Beste artikulu batzuen txikizkako merkataritzarena (3) da, eta bere fakturazioak % 0,7 egin du gora eta enpleguak % 4,2 behera; horrela, bere fakturazioa txikizkako merkataritzako fakturazioaren % 24,2koa izan da eta enplegua % 27,3koa.

Azkenik, Txikizkako merkataritzaren merkataritza-marjina % 29,6ra iritsi da eta Handizkako merkataritzarena % 22,1era, Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioaren marjina % 17,8koa izan da.

Oharrak:

1. Hartzen ditu barnean erregaien handizkako merkataritza, metalena, eraikuntza-materialena, burdineriarena, iturgintza-materialena, produktu kimikoena, beste produktu erdilandu batzuena, txatarrarena, etab.

2. Hartzen ditu barnean, besteak beste, azalera handiko saltoki eta erostetxeak.

3. Hartzen ditu barnean jantzien txikizkako merkataritza, oinetakoena, farmazia-produktuena, produktu mediko eta ortopedikoena, kosmetiko eta higiene-produktuena eta erloju eta bitxiena.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza eta konponketako sektorean 131 mila pertsona ari ziren lanean pandemiaren aurretik, 2019an, guztizkoaren ia % 12

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2021/05/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018535_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali