HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzako...

2021/05/13ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. I/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 1,9 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoan, urte arteko terminoetan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, Merkataritza % 1,0 igo da

Merkataritzaren sektorea (hau da, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 1,9 igo da prezio konstanteetan, behin kenduta egutegi-eraginak, 2021eko lehen hiruhilekoan aurreko urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaroen eragina kenduta, salmentak % 1,0 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa (% 8,2) eta Handizkako merkataritza (% 2,7) adarretan; aldiz, Txikizkako merkataritza % 0,4 jaitsi da. Kontuan izan behar da ezen 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela COVID19aren pandemiari aurre egiteko eta horrek aldaketa handia ekarri zuela merkataritzaren sektorearen jardueran.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten hazkundea % 1,9koa izan da Handizkako merkataritzan eta % 1,2koa Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan. Txikizkako merkataritzari dagokionez, hiruhileko artean ez da aldaketarik egon salmentetan (% 0,0).

graf0018538_01_e.png

Lurraldeka, Araban % 4,9 igo dira salmentak eta Gipuzkoan % 3,4, urte arteko terminoetan. Bizkaian, ordea, ez da aldaketarik egon 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

2020ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, antzera, Gipuzkoan % 2,2ko susperraldia izan da, Araban % 1,2koa eta, azkenik, Bizkaian % 0,2koa.

Euskal AEko Merkataritzako langile-indizea % 3,2 jaitsi da urte arteko aldian, 2020ko eta 2021eko lehen hiruhilekoen artean; hau da, % 0,8 beheratu da 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 93,20ko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori apirilean jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 1,9 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoan, urte arteko terminoetan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/05/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018538_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali