HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Zerbitzuen...

2021/05/14ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZUAK. I/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Zerbitzuen sektoreko salmentak % 7,6 jaitsi dira 2021eko lehen hiruhilekoan urte arteko terminoetan

2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 1,9 igo dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzuen sektoreko salmentak % 7,6 jaitsi dira 2020ko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak behin kenduta. Ostalaritza, Garraioa, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzuen jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak zenbatu dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak % 1,9 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak atera ondoren.

Zerbitzuen sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko atzerapena (prezio konstanteetan) orokorra izan da, Garraio eta biltegiratzearen kasuan izan ezik, non % 1,9 igo diren. Urte arteko portaera negatiboa dutenen artean, nabarmentzekoak dira salmentetako jaitsierak Ostalaritzan (% 28,3ko murrizketa) eta Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrien sektorean (% 14,7koa). Ondoren, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen salmentak datoz, zeinak % 3,8 jaitsi baitira; eta, azkenik, Informazioa eta komunikazioak sektorearenak, non % 1,7 jaitsi diren.

2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, susperraldia orokorra izan da sektore gehienetan. Hala, Ostalaritzan salmentak % 13,2 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Garraio eta biltegiratzean % 6,8 eta Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan % 4,2. Aldiz, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (-% 1,3) eta Informazioa eta komunikazioak delakoan (-% 0,8) salmentak jaitsi dira hiruhileko artean.

graf0018540_01_e.png

Lurraldeka, Bizkaian urte arteko % 8,7ko jaitsiera dago salmenta-indizean, Gipuzkoan % 6,1ekoa eta Araban % 5,8koa.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ordea, Gipuzkoan salmentak % 3,9 gehitu dira, Araban % 3,1 eta, azkenik, Bizkaian % 0,6.

Euskal AEko Zerbitzuetako langile landunen indizea % 3,6 jaitsi da urte arteko aldian. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,8ko igoera izan da.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea laginaren % 93,20ko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori apirilean jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Zerbitzuen sektoreko salmentak % 7,6 jaitsi dira 2021eko lehen hiruhilekoan urte arteko terminoetan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/05/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018540_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali