2021/05/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO APIRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 10,4 igo dira 2021eko apirilean
2021eko lehen lauhilekoan salmentak % 3,4 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko apirilean, % 10,4ko urte arteko igoera izan dute Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2021eko martxoaren, aldean, salmentak, aldiz, % 2,8 murriztu dira.
2020ko apirilaren aldean, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 10,2ko atzerakada izan dute 2021eko apirilean. Gainerako artikuluen kasuan, aldiz, urte arteko igoera oso handia izan da, % 160,6koa.
Portaera askotariko hori eta bere magnitudea ulertzeko, kontuan izan behar da ezen COVID19ren pandemiari aurre egiteko martxoaren 14ko alarma-egoerari buruzko dekretuaren ondoren murrizketek eragin desberdina izan zutela elikagaien eta gainerako produktuen salmentan.
Lurraldeka, Araban izan da salmenten urte arteko igoerarik handiena (% 14,2), gero Bizkaian (% 13,8) eta azkenik, apalago, Gipuzkoan (% 3,6).
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, 2021eko apirilean, 2021eko martxoaren aldean, % 2,0 eta % 4,5 jaitsi dira, hurrenez hurren, bai elikagaietan, bai gainerako produktuetan. Hilabete arteko salmentek hiru lurraldeetan egin dute atzera. Gipuzkoan jaitsiera % 3,5ekoa izan da, Bizkaian % 2,7koa eta, azkenik, Araban % 1,9koa.
2021eko urtarril, otsail, martxo eta apirileko metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak goranzko joera izan du, eta % 3,4ra iritsi da aurreko urteko aldi metatuaren aldean. Joera hori gainerako produktuen salmenten bilakaerari zor zaio, 2020ko aldi metatuan baino % 20,6 gehiago; izan ere, elikaduraren kasuan, apirilera arte metatutako salmentak % 2,5 jaitsi dira.
Lurraldeka, urte honetan zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Araban (% 6,5) eta Bizkaian (% 5,1); Gipuzkoan, aldiz, negatiboa izan da (-% 0,7).
Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuen kopurua % 2,3 gehitu da 2021eko apirilean aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,5, berriz, 2021eko martxoaren aldean. 2021eko lehenengo lau hilabeteetako metatuan ere % 0,4ko igoera ikusi da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, apirileko indizea laginaren % 95eko estaldurarekin kalkulatu da –informazioa maiatzean zehar jaso da–.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62