2021/06/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-BUI. I/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,2 igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Inportazioen prezioak, halaber, % 6,6 igo ziren

2021eko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 1,2ko hazkundea izan dute 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Baldin konparazioa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, % 3,3ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek jokamolde bera izan dute: % 6,6 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 1,6 hazi dira 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazioen barruan, produktu energetikoen prezioek % 0,1 egin zuten behera 2020ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoen prezioek % 1,6 egin zuten gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioak % 4,0 igo dira, eta ez-energetikoenak % 3,2.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 20,7 hazi zen hiruhileko arteko tasan eta ez-energetikoena % 3,6; halarik ere, urte arteko alderaketan, prezio energetikoek % 6,5 egin dute behera, eta ez-energetikoek % 5,1 egin dute gora.

graf0018895_01_e.png

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azpimarragarria da Kapital Ondasunen (% 3,2) eta Bitarteko Ondasunen (% 1,2) esportazioen prezioen hazkundea, aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte arteko terminoetan, Kapital Ondasunen (% 9,2) eta Bitarteko Ondasunen (% 2,7) prezioek ere gora egin dute; Kontsumo Ondasunen prezioak, aldiz, ia aldatu gabe ageri dira bi konparazioetan.

Azterketa inportazioetan jarriz, ikus daiteke Kontsumo Ondasunen prezioak igo direla hala hiruhileko artean (% 2,1) nola urte artean (% 3,2) ere. Bestalde, Kapital Ondasunetan urte arteko % 2,0ko atzerakada izan da, eta hilabete artean % 3,9ko hazkundea gertatu da. Bitarteko Ondasunen kasuan, hazkundeak izan dira hala hiruhileko arteko alderaketan (% 7,3) nola, neurri txikiagoan bada ere, urte artekoan (% 1,9).

Esportazioek xede dituzten eremu geografikoak kontuan hartuta, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak eremu guztietan igo ziren, Munduko gainerakoan izan ezik (-% 1,9). Euro eremuan % 2,8 hazi dira, EB-28an % 2,7 eta ELGAn % 1,8. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: prezioek gora egin dute eremu ekonomiko guztietan, Munduko gainerakoan izan ezik, non % 1,6 egin duten behera.

graf0018895_02_e.png

Inportazioei dagokienez, aurreko hiruhilekoaren aldean prezioek gora egin dute eremu geografiko guztietan. Nabarmentzekoak dira ELGA (% 6,8) eta Munduko gainerakoa (% 6,9); guztiaz ere, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Euro eremua (% 5,3) eta EB-28 (% 5,6) nabarmentzen dira, eta ELGAtik (% 1,6) eta Munduko gainerakotik (% 1,3) etorritako inportazioek hazkunde apalagoak izan dituzte.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prensa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak % 1,2 igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018895_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali