2021/06/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,8 gehitu dira maiatzean

2021eko lehenengo bost hilabeteetako metatuan, salmentak % 4,1 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko maiatzean, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 5,8ko urte arteko igoera izan dute, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2021eko apirilaren, aldean, ordea, salmentak % 0,7 jaitsi dira.

2020ko maiatzaren aldean, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 6,7 egin dute behera aurtengo maiatzean. Gainerako artikuluen kasuan, igoera nabarmena dago oraindik, aurreko hilean baino neurri txikiagoan hala ere: % 51,0.

Portaera askotariko hori eta bere magnitudea ulertzeko, kontuan izan behar da ezen COVID19aren pandemiari aurre egiteko martxoaren 14ko alarma-egoerari buruzko dekretuaren ondoren murrizketek eragin desberdina izan zutela elikagaien eta gainerako produktuen salmentan.

Lurraldeka, Araban izan da salmenten urte arteko igoerarik handiena (% 9,0), gero Bizkaian (% 8,1) eta azkenik, apalago, Gipuzkoan (% 0,7).

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, 2021eko maiatzean, aurreko hilaren aldean, % 1,7 jaitsi dira elikagaietan, baina ez gainerako produktuetan, % 1,3 igo baitira. Hilabete arteko salmentek neurri berean egin dute behera hiru lurraldeetan (% 0,7).

2021eko urtarril, otsail, martxo, apiril eta maiatzeko metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak goranzko joera izan du, eta % 4,1era iritsi da aurreko urteko aldi metatuaren aldean. Joera hori gainerako produktuen salmenten bilakaerari zor zaio, 2020ko aldi metatuan baino % 26,2 gehiago; izan ere, elikaduraren kasuan, maiatzera arte metatutako salmentak % 3,2 jaitsi dira.

Lurraldeka, urte honetan zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Araban (% 7,2) eta Bizkaian (% 5,9), baina Gipuzkoan, aldiz, negatiboa izan da (-% 0,7).

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 5,1 gehitu da 2021eko maiatzean aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,6, berriz, 2021eko apirilaren aldean. 2021eko lehendabiziko bost hilabeteetako metatuan ere % 1,7ko igoera ikusten da.

graf0018859_01_e.png

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, maiatzeko indizea laginaren % 97,5eko estaldurarekin kalkulatu da –informazio hori ekainean gaindi jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,8 gehitu dira maiatzean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018859_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali