2021/06/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO MAIATZA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi dira 2021eko maiatzean aurreko hilaren aldean
2020ko maiatzaren aldean, berriz, industriako prezioek % 6,0 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 jaitsi dira 2021eko maiatzean aurreko hilaren aldean. Maiatzeko urte arteko tasa, zeinek azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duen, % 6,0koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2021eko maiatzean sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik nabarmenenak aurreko hilaren aldean: Erauzketa-industriak (% 4,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,7) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 2,5). Prezioetako hil arteko jaitsierarik handienak, aldiz, honako sektore hauek izan dituzte: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,2 behera), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,5eko jaitsiera) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 0,4 behera).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldakuntzak askotarikoak izan dira: Energiaren prezioak % 1,2 igo dira aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunenak % 0,3 eta Kontsumo-ondasunenak % 0,1 orokorrean, Kontsumo-ondasun iraunkorren azpisektorearen % 0,4ko eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren azpisektorearen % 0,1eko igoeraren ondorioz. Aitzitik, Ekipo-ondasunen hil arteko prezioak % 1,8 jaitsi dira.
Urte arteko terminoetan, 2021eko maiatzean, 2020ko maiatzaren aldean, prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 40,8), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 10,5) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 8,0). Prezioen jaitsierarik handienak, aldiz, honako sektore hauei dagozkie: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 11,1eko jaitsiera), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 4,2koa) eta Erauzketa-industriak (% 2,6koa).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen aldakuntza, urte arteko aldian, positiboa izan da Energian (% 22,6ko igoera prezioetan), Bitarteko ondasunetan (% 5,2koa) eta Kontsumo-ondasunetan orokorrean, % 3,1eko hazkundearekin, ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 3,4 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 1,6. Aitzitik, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunak % 2,0 jaitsi dira.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62