HomeGaiakHeriotzak Prentsa Oharrak 2020an, Euskal AEn 24.247...

2021/07/29ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020an, Euskal AEn 24.247 pertsona hil ziren; 3.096, COVID-19aren ondorioz

Heriotza-kopuruak % 12,5 egin zuen gora, aurreko urtearekin alderatuta

Euskal AEn, 2020an, 24.247 heriotza izan ziren; alegia, % 12,5eko gorakada egon zen, 2019aren aldean, Eustatek emandako behin betiko datuen arabera. Lurraldeen arabera, gorakada nabarmenena Araban izan zen, % 19,3 egin baitzuen gora; ondoren, Gipuzkoan (% 12,8ko gorakada), eta, azkenik, Bizkaian (% 10,7ko gorakada).

2020an, 3.096 heriotza nagusiki COVID-19aren ondorioz gertatu ziren, heriotza guztien % 12,8. Heriotza horiek 2 taldetan sailkatzen dira: analisi bereziaren bidez egiaztatutako COVID-19aren ondoriozko heriotzak (2.775 heriotza) edo ustezko COVID-19aren ondoriozkoak, zeinak analisi bidez egiaztatu ez baitira baina parte medikoan COVID-19a heriotzaren kausa nagusia baita (321 heriotza).

graf0018949_01_e.png

Lurraldeen arabera eta termino absolutuetan, Bizkaia izan zen kausa horren ondoriozko heriotza-kopuru handiena izan zuen lurraldea (1.629), ondoren Gipuzkoa (872) eta, azkenik, Araba (595). Heriotza horiek heriotza guztiekin alderatuta, Araban COVID-19aren ondoriozko heriotza-kopurua heriotza guztien % 18,2 izan zen, Bizkaian % 12,3 eta Gipuzkoan % 11,3. Hiriburuak direla eta, Bilbo nabarmentzen da (626 heriotza COVID-19aren ondorioz, % 13,9); ondoren, Vitoria-Gasteiz (496 heriotza, % 20,3), eta Donostia (252 heriotza, % 11,6). Halaber, Barakaldo, Basauri eta Getxo nabarmentzen dira, kausa horregatik 161 (% 12,7), 99 (% 17,9) eta 92 (% 11,6) heriotza izan baitituzte, hurrenez hurren.

COVID-19aren ondorioz hil zen gizonen kopurua handiagoa izan zen emakumeena baino: 1.582 gizon eta 1.514 emakume. Adinaren arabera, COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 72,8 80 urtetik gorakoenak izan ziren.

Hilen arabera, apirilean gertatu ziren COVID-19aren ondoriozko heriotza gehien (1.065), baina hilen araberako bilakaera desberdina izan zen lurralde bakoitzean, izan diren olatuetan. Araban, kausa horrengatiko heriotza-kopuru handiena martxoan eta apirilean izan ziren; Bizkaian, apirilean, irailean eta abenduan, eta, Gipuzkoan, apirilean eta azaroan.

graf0018949_02_e.png

Gainera, beste 173 heriotzatan COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina ez zen funtsezko kausa izan.

Oro har, hildako pertsonen batez besteko adina 81 urte izan ziren, hamar urte lehenago baino ia hiru urte gehiagokoa

2020an hildakoen kopuru osoa aintzat hartuta, 12.056 gizon hil ziren eta 12.191 emakume, eta hildako pertsonen batez besteko adina, 2020an, 81 urte izan zen, eta, hamar urte lehenago, 2010ean, 78,1; alegia, azken hamarkadan 2,9 urteko gorakada egon da.

Gizonak batez beste 77,8 urterekin hil ziren eta emakumeak, 84,2 urterekin, 2020an; 2010ean, 74,7 urterekin eta 81,8 urterekin, hurrenez hurren. Ondorioz, azken 10 urte hauetan, gizonen heriotzaren batez besteko adinak 3,2 urte egin du gora eta emakumeenak, 2,3 urte.

Haurren heriotza-tasa dela eta, urtebeteko 39 adingabe hil ziren Euskal AEn. Jaioberrien heriotza-tasa dela eta, lehen 28 bizi-egunetakoa, 27 heriotza egon ziren; horietatik, 4 lehen 24 orduetan eta beste 13 lehen astean zehar. Urtebetetik beherakoen artean, mutikoen heriotzak guztizkoaren % 56,5 izan ziren.

2020an, 100 urteko edo gehiagoko 409 pertsona hil ziren (1920an edo lehenago jaiotakoak); haien artean, % 82,4 emakumeak ziren. Ehun urtetik gorako pertsonen artean 31 heriotza gehiago egon ziren 2019an baino.

Hazkuntza begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan

Hazkuntza begetatiboa negatiboa izan zen; izan ere, jaiotzak baino 9.508 heriotza gehiago egon ziren. Lurraldeen arabera, saldo negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian, 5.925 pertsona; Gipuzkoan, 2.714, eta, Araban, 869.

Iazko urtearen aldean, saldo negatibo hori % 54,8 hazi da, baina gorakada hori ia osorik da COVID-19agatiko heriotzen ondoriozkoa; izan ere, heriotza horiek kenduz gero, hazkuntza begetatibo negatiboa 6.412 da.

Heriotzen % 25,7 tumoreen ondoriozkoa izan zen

2020an izandako heriotzen % 25,7, alegia 6.223 heriotza, tumoreen ondoriozkoa izan zen; ondoren, zirkulazio-aparatuko gaixotasunen ondoriozkoa (% 23,1, alegia 5.611 heriotza); gero, COVID-19aren ondoriozkoa (% 12,8, alegia 3.096), eta, azkenik, buruko eta portaeraren nahasmenduen ondoriozkoa (% 7,3, alegia 1.774).

Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreek gainditu egin zituzten zirkulazio-aparatuko gaixotasunak, eta, emakumeen artean, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren eta, ondoren, tumoreak. Gainera, nabarmendu behar da buruko eta portaeraren nahasmenduen ondoriozko heriotzen artean emakumeen ehunekoa handiagoa dela, eta kontrakoa gertatzen dela kanpo-kausek eragindakoetan, non gizonen ehunekoa handiagoa baita.

graf0018949_03_e.png

Era berean, heriotza-kausa aldatu egiten da adinarekin. Urtebetetik beherakoetan, heriotza ohikoenak jaiotza inguruko denboraldian sortutako gaixotasunen eta sortzetiko malformazioen ondoriozkoak izan ziren; urtebetetik 39 urtera bitartean, heriotza-kausa nagusiak kanpo-kausak izan ziren, besteak beste istripuak eta suizidioak; 40 urtetik 79 urtera bitartean tumoreak izan ziren lehen heriotza-kausa eta, 80tik aurrera, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020an, Euskal AEn 24.247 pertsona hil ziren; 3.096, COVID-19aren ondorioz

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2021/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018949_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali