2021/07/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2021EKO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 5,8 egin dute behera, ekainean

2021eko lehen sei hiletako metatuan, salmentek % 2,4 egin zuten gora

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021eko ekainean, urte arteko % 5,8ko jaitsiera erregistratu dute, prezio finkoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko hilaren aldean, 2021eko maiatzaren aldean, salmentek % 0,4 egin dute gora.

2020ko ekainarekin alderatuta, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kateetan aurtengo ekainean % 6,3ko atzerapena izan dute, eta gainerako produktuek ere % 4,9ko beherakada izan dute.

Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa da urte arteko beherakadaren buru (% 8,8), ondoren Araba (% 5,5) eta, azkenik, Bizkaia (% 4,1).

Aurreko hilaren aldean, azalera handietako eta elikadura-kateetako salmentek 2021eko ekainean % 0,3 egin dute behera elikagaietan, baina ez gainerako produktuenek, % 1,8 egin baitute gora. Lurraldeen arabera, Bizkaian gora egin du (% 1,7) eta Gipuzkoan eta Araban atzera (% 1,4 eta % 0,4, hurrenez hurren).

2021eko urtarriletik ekainera bitarteko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizeak jarraitzen du joera positiboarekin, eta % 2,4ra iritsi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Joera horri jarraitzen zaio gainerako produktuen salmenten bilakaeraren ondorioz (% 19,1) –2020ko aldi metatu berekoak baino handiagoak–; izan ere, elikagaien kasuan, ekainera arteko salmenta metatuek % 3,7 egin dute behera.

Lurralde historikoen arabera, orain arteko aldakuntza metatua positiboa izan da Arabaren kasuan (% 5,0) eta Bizkaikoan (% 4,2), eta Gipuzkoakoan negatiboa izan da (% 1,9).

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatu-kopuruak, azkenik, 2021eko ekainean % 6,5 egin du gora, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 0,9, 2021eko maiatzaren aldean. 2021eko lehen sei hileko metatuan, % 2,6ko igoera ikusi da.

graf0018941_01_e.png

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaien gainean izandako eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, ekaineko indizea laginaren % 90,0eko estaldurarekin kalkulatu da –haren informazioa uztailean jaso da–.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 5,8 egin dute behera, ekainean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018941_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali