2021/07/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2021eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

2020ko ekainaren aldean, industria-prezioek % 6,7 egin zuten gora

Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2021eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATen datuen arabera. Ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 6,7koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2021eko ekainean prezioetan aurreko hilaren aldean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa, zeinak, Metalurgia eta produktu metalikoak bezala, prezioak % 4,2 altxatu baitituzte, eta Kokeriak eta petrolioa fintzea, % 2,9 egin baitute gora prezioetan. Hil artean prezioetan beherakada handienak izan dituzten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 4,8 behera), Erauzketa-industriak (% 2,0 behera) eta Ura (prezioek % 0,6 egin dute behera).

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenarekin jarraitzeko, prezioen aldakuntzak, aurreko hilarekin alderatuta, hainbat modutakoak izan dira: Energiarenak % 1,4 egin du gora, Tarteko ondasunenak % 2,8 eta Ekipoko ondasunenak % 1,3. Kontsumo-ondasunenak, berriz, % 0,4 egin du behera, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren azpisektorean izan den % 0,5eko beherakadaren ondorioz; izan ere, Kontsumo-ondasunenean prezioek % 0,7 egin dute gora, aurreko hilarekin alderatuta.

graf0018919_01_e.png

Urte arteko terminoetan, 2021eko ekainean, 2020ko ekainaren aldean, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 31,1 gora), Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 13,9ko igoera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 11,7ko igoera). Prezioen beherakada handienak, berriz, honako sektore hauek izan dituzte: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 9,1eko beherakada), Erauzketa-industriak (% 3,1eko beherakada) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 3,0ko beherakada).

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen aldakuntza, urte arteko aldian, positiboa izan da honako hauen kasuan: Energia (prezioetan % 17,3ko igoera izan du), Tarteko ondasunak (% 7,8ko igoera) eta Kontsumo-ondasunak, oro har, (% 2,8 egin dute gora), Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 2,9ko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 1,9ko igoeraren ondorioz. Urte arteko terminoetan, berriz, Ekipo-ondasunek % 0,2 egin dute behera.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2021eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0018919_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali