2021/09/30eko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. 2021/II
2021eko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 4,4 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean
Inportazioen prezioak ere igo ziren, % 9,7
2021eko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 4,4 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero, % 6,9ko gorakada izan da.
Inportazioen prezioek joera bera izan dute: % 9,7 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 19,3 hazi dira 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.
Hiruhileko horretan igoera orokorrak izan dira, bai esportazioetan, bai inportazioetan, ondasun eta merkatu mota guztietarako. Hazkundeak nabarmentzen dira urte arteko terminoetan, 2020ko 2. hiruhilekoarekin alderatuta, pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoak joa; halarik ere, aipatzekoak dira hiruhileko arteko terminoetan izandako hazkundeak ere. Gainera, ondasun energetikoek izan dute prezio-hazkunderik handiena, bai esportazioetan, bai inportazioetan.
Esportazioen barruan, produktu energetikoen prezioak % 10,7 igo ziren 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoenak % 4,0. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioak % 21,2 igo dira, eta ez-energetikoenak % 5,9.
Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezio-indizea % 21,6 hazi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 6,4. Urte arteko alderaketan, prezio energetikoak nabarmen igo dira, % 73,2, eta ez-energetikoak % 10,2.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmentzekoa da, aurreko hiruhilekoaren aldean, Bitarteko ondasunen (% 5,6), Kapital-ondasunen (% 2,8) eta Kontsumo-ondasunen (% 0,9) esportazioen prezioen igoera. Urte arteko terminoetan, Kapital-ondasunen (% 11,1) eta Bitarteko ondasunen (% 8,2) prezioek ere gora egin dute, baina Kontsumo-ondasunenek % 1,5 egin dute behera.
Azterketa inportazioetan jarriz gero, ikusten da ezen Bitarteko-ondasunen prezioak hala hiruhileko artean (% 10,4) nola urte artean (% 22,9) igo direla, baina Kontsumo-ondasunetan, aldiz, hiruhileko artean % 1,2ko atzerakada izan da, eta aurreko urteko aldi beraren aldean, ordea, % 3,7ko hazkundea eduki dute. Kapital-ondasunen kasuan, hazkundeak izan dira hiruhileko arteko alderaketan (% 5,9) zein, neurri txikiagoan, urte artekoan (% 0,3).
Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean prezioak guztietan igo ziren. Euro eremuan % 4,7 hazi dira, % 3,7 Munduko gainerakoan eta % 4,5 hala EB-28an nola ELGAn. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, joera errepikatu egiten da: eremu ekonomiko guztietan igo dira prezioak, Euro eremuan (% 10,2) eta Munduko gainerakoan (% 10,4) bereziki.
Inportazioetan prezioek gora egin dute, aurreko hiruhilekoaren aldean, eremu geografiko guztietan, ELGAn (% 10,7) eta Munduko gainerakoan (% 6,3) batez ere. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ere hazkunde-tasa positiboak izan dira eremu ekonomiko guztietan. Nabarmentzekoak dira ELGA (% 17,9) eta Munduko gainerakoa (% 22,5).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62