HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskadiko AEko Merkataritzako...

2021/09/14ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. II/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko AEko Merkataritzako salmentak, 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urtekoak baino % 20 handiagoak izan dira

2021eko lehen seihilekoan, merkataritzako salmentek % 10,4ko igoera izan dute

Merkataritzaren sektoreak –bertan sartzen dira Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa– % 20 areagotu ditu salmentak 2021eko bigarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak atera ondoren, Eustatek dituen datuen arabera. Aurten, orain arte, salmenten igoera metatua % 10,4koa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urtaroen araberako ondorioak alde batera utzita, 2021eko bigarren hiruhilekoan salmentek % 0,7 egin dute behera.

Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira adar guztietan. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nabarmentzen da, zeina % 38,7koa izan baita. Salmentek % 20,6 egin dute gora Handizkako Merkataritzan, eta % 16,1, Txikizkako merkataritzan.

Hiruhilekoen arteko terminoetan –2021eko bigarren hiruhilekoa lehenengoaren aldean–, salmentek % 0,7ko igoera izan dute Handizkako merkataritzan, eta gainerako bi sektoreetan, berriz, behera egin dute: % 3,1 Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean eta % 0,5 Txikizkako merkataritzan.

graf0019013_01_e.png

Lurralde historikoen arabera, Araba –% 27,3ko igoera izan du– buru da urte arteko terminoetan salmenten igoeran, eta, ondoren, Bizkaia –% 20,1–. Gipuzkoan, azkenik, salmenten urte arteko hazkuntza % 16,3koa izan da.

2021eko lehen seihilekoko metatuan ikusten da Araba ere buru dela hazkuntzan –% 16,1–, eta, ondoren, Gipuzkoa –% 9,6– eta Bizkaia–% 9,1–.

Euskadiko AEko Merkataritzan lanean ari den pertsonalaren indizeak behera egin du % 0,1, 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 1,2ko igoera egon da.

INFORMAZIO-OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaien gainean izandako eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik, egoerak ezohikoak izan badira ere. Haiei esker, bigarren hiruhilekoko indizea % 95,86ko babesarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko AEko Merkataritzako salmentak, 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urtekoak baino % 20 handiagoak izan dira

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019013_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali