2021/09/03ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO UZTAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 jaitsi dira 2021eko uztailean
2021eko ekainarekin alderatuta, ordea, salmentak % 0,9 igo dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko uztailean % 0,1eko urte arteko jaitsiera txikia izan dute Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilabetearen aldean, ordea, salmentak % 0,9 gehitu dira. Kopuru horiekin, lehenengo zazpi hilabeteetan metatutako igoera % 2,0koa izan da.
2020ko uztailaren aldean, elikagaien salmentak azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 1,2 igo dira aurtengo uztailean; gainerako produktuetan, berriz, % 2,3 jaitsi dira.
Lurraldeka, urte arteko terminoetan, salmentak % 1,5 igo dira Bizkaian; gainerako lurraldeetan, berriz, jaitsi egin dira, % 2,1 Gipuzkoan eta % 1,4 Araban.
Aurreko hilabetearen aldean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira 2021eko uztailean elikagaietan, eta gainerako produktuetan % 1,7 jaitsi dira.
Lurraldeka, Gipuzkoan hil arteko portaera positiboa izan da (% 2,5), Bizkaian bezala (% 0,2); Araban, berriz, % 0,3ko atzerakada izan da.
2021eko urtarriletik uztailera bitarteko aldi metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak balio positiboetan jarraitzen du, eta % 2,0ko hazkundea izan du aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Joera hori gainerako produktuen salmenten bilakaeraren ondorio da oraindik ere, 2020an metatutako aldi berean baino % 15,0 gehiago; izan ere, elikaduraren kasuan, uztailera arte metatutako salmentak % 3,1 jaitsi dira.
Lurraldeka, urte honetan zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Araban (% 4,0) eta Bizkaian (% 3,8); Gipuzkoan, aldiz, negatiboa izan da (% 1,9).
Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 7,9 gehitu dira 2021eko uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean, eta % 1,3, berriz, 2021eko ekainaren aldean. 2021eko lehenengo zazpi hilabeteetako metatuan, igoera % 3,4koa da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, uztaileko indizea laginaren % 90,0ko estaldurarekin kalkulatu da –horren informazioa abuztuan jaso da–.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62