2021/09/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO ABUZTUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6,4 jaitsi dira 2021eko abuztuan
Urteko metatuan, abuztu arte, salmentak % 1,2 gehitu dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko abuztuan, % 6,4ko urte arteko jaitsiera izan dute Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilabetearen aldean, salmentak % 3,1 jaitsi dira. Aldiz, lehenengo zortzi hilabeteetan metatuaren joera positiboa da, % 1,2koa.
2020ko abuztuaren aldean, bai azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek bai gainerako produktuenek % 6,5 eta % 6,3 egin dute behera, hurrenez hurren.
Lurraldeen arabera, urte arteko salmentak murriztu egin dira guztietan. Gipuzkoa izan da lurralde kaltetuena (% 8,7), gero Araba (% 6,7) eta, azkenik, Bizkaia (% 4,9).
Aurreko hilabetearen aldean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek atzera egin dute bi produktu-motetan 2021eko abuztuan. Hala, elikagaietan % 3,9 jaitsi dira, eta gainerako produktuetan % 1,4.
Lurraldeka, hilabete arteko portaera negatiboa izan da guztietan. Gipuzkoan % 4,4 jaitsi dira, Bizkaian % 2,5 eta, azkenik, Araban % 2,6.
2021eko urtarriletik abuztura arteko aldi metatuan, elikagaien salmenta-indizea % 3,4 jaitsi da, aurreko urteko aldi beraren aldean. Aitzitik, salmentek gainerako produktuetan izan duten joera positiboa izan da, % 12,4koa, 2020ko aldi metatu berarekin alderatuta.
Lurraldeka, urte honetan zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Araban (% 2,8) eta Bizkaian (% 3,2); Gipuzkoan, aldiz, % 2,7 negatiboa izan da.
Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak % 5,8 gehitu dira 2021eko abuztuan, aurreko urteko hilabete beraren aldean. 2021eko uztailarekin alderatuta, aldiz, % 1,3 negatiboa izan da. 2021eko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuan, igoera % 3,7koa izan da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics. eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2021eko abuztuko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62