2021/10/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2021EKO IRAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,5 egin dute behera, 2021eko irailean
Urteko metatuan, irailera arte, salmentek % 0,8 egin dute gora
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021eko irailean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, % 2,5eko jaitsiera erregistratu dute, prezio finkoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, hil artean % 1,5 egin du gora.
Aurten, orain arte, lehen bederatzi hiletan metatutako bilakaera positiboa da; aurreko urteko aldi berean baino % 0,8 altuagoa.
Urte arteko terminoetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentetan izan den beherakada elikagaietan eta gainerako produktuetan izandako jaitsieraren ondoriozkoa izan da; % 3,2ko eta % 1,0eko jaitsierak izan dituzte, hurrenez hurren.
Salmentak, urte arteko terminoetan, murriztu egin dira hiru lurralde historikoetan, baina intentsitatea ez da bera izan hiruretan. Hori horrela, Gipuzkoa izan da eragin gehien jasan duena, % 5,6 murriztu baita; ondoren, Araba, % 3,7 murriztu baita, eta, azkenik, Bizkaia, % 0,3 murriztu baita.
Aurreko hilaren aldean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021eko irailean, antzeko hobekuntza izan dute bi produktu mota horietan. Hala, elikagaietan % 1,6 egin dute gora eta gainerako produktuetan, % 1,4.
Hilen arteko portaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan, hilen arteko igoera % 2,0koa izan da; Bizkaian, % 1,5ekoa, eta, Araban, % 0,5ekoa.
2021eko urtarriletik irailera bitarteko metatuan, elikagaien salmenten indizeak % 3,4ko jaitsiera izan du, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Gainerako produktuetako salmenten joera, berriz, positiboa izan da, 2020ko metatu berean baino % 10,7 handiagoa.
Lurralde historikoen arabera, orain arteko aldakuntza metatua positiboa izan da Bizkaiaren kasuan (% 2,8) eta Arabakoan (% 2,0), eta Gipuzkoakoan negatiboa izan da (% 3,1).
Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan 2021eko irailean izan den enplegatu-kopuruak, azkenik, behera egin du % 0,3, 2021eko abuztuaren aldean. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, berriz, pertsonalaren indizeak % 5,3 egin du gora. 2021eko lehen bederatzi hileetako metatuan, igoera % 3,9koa izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.
eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaien gainean izandako eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2021eko iraileko indizea % 97,5eko babesarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62