2021/10/27ko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2019

(Ohar hau berrikusi egin da, lehen mailako datuen tratamenduan izandako akats baten ondorioz)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 5,1 egin zuen gora, 2019an

Euskal AEko batez bestekoa baino diru-sarrera baxuagoak dituzten familiak dira hartzaile nagusi gisa 40 urtetik beherako edo 70 urtetik gorako pertsonak dituztenak

Euskal AEn bizi diren 18 urteko eta gehiagoko herritarrek batez beste 22.548 euroko errenta pertsonala jaso zuten 2019an; horrek erakusten du % 5,1 egin duela gora (1.090 euro gehiago), aurreko urtearekin alderatuta. Zifra horiek Eustatek prestatutako datuak oinarri hartuta eman dira; datu horiek lortzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-ogasunekin elkarlanean jardun du.

Lurralde-banaketa kontuan hartuta, Gipuzkoak du batez besteko errenta pertsonal altuena (23.756€); ondoren, Arabak (21.994€) eta, gero, Bizkaiak (21.959€). 2018a dela eta, Bizkaiak eta Gipuzkoak (% 5,1) hazkunde bera izan dute, Arabakoa baino handixeagoa (% 4,8).

graf0019099_01_e.png

Hiriburuak kontuan hartuta, aurreko aldeak nabarmendu egiten dira; izan ere, Donostian bizi direnen batez besteko errentak (27.297€) gainditu egiten du EAEko batez bestekoa 4.700 euroan; Bilbon bizi direnen (22.659€) eta Gasteizen bizi direnen (22.111€) errentak EAEko batez bestekoaren errentetatik hurbilago daude.

Euskal AEn 2019an bizi zen biztanleriaren errenta erabilgarria, zeina errenta osoari errentaren gaineko zerga eta langileen kargurako kotizazio sozialak kenduta kalkulatzen baita, 18.768€-koa zen, errenta osoaren % 83,2ren baliokidea. Gipuzkoako errenta erabilgarria (19.751€) Bizkaikoa (18.287€) eta Arabakoa (18.323€) baino handiagoa izan da.

2019ko ekitaldian Euskal AEko biztanleek jasotako errenta pertsonal osoaren eraketa dela eta, errenta pertsonalaren % 60 lanetik dator (13.563€, batez beste, aurreko urtean baino 597€ gehiago), eta gainerakoa, transferentzia edo prestazio sozialetatik % 26,8 (6.033€), jarduera ekonomikoen errentetatik % 4,7 (1.056€) eta % 8,4 kapital-errentetatik (1.897€, bai higigarriak bai higiezinak).

Biztanleen arteko errentaren banaketa dela eta, 1,6 milioi pertsona baino gehiago dira errenta motaren bat jasotzen duten 18 urteko eta gehiagoko pertsonak; alegia, % 86,5. Eta talde horietan % 13,5ek ez du inolako diru-sarrerarik izan, 2019an. Gainera, pertsonen % 60k baino gehiagok Euskal AEko batez besteko errenta baino baxuagoa izan dute –errentarik jasotzen ez dutenak barne–, eta % 10ek batez bestekoa ia bikoizten duen errenta izan du; alegia, 45.088€-tik gorako errentak, zehatzago esateko.

Mediana, biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen errenta zein den ezartzen duen adierazlea, 17.888€-koa da; alegia, 2019an, Euskal AEko biztanle adindunen erdiak urtean 17.888€-tik gorako batez besteko errenta pertsonala izan zuen, eta beste erdiak kopuru horretatik beherako errenta jasotzen zuen.

Gizonen eta emakumeen errentaren banaketak erakusten du banaketa hori desberdina dela. Euskal AEko gizonek 27.831€ jasotzen dituzte, batez beste, eta emakumeek, 17.681€, batez beste; alegia, gizonen errenta pertsonalak 10.100€ baino gehiagoan gainditzen du emakumeena. Alderik handiena 70 eta 74 urte bitarteko tartean erregistratzen da; bertan, gizonen batez besteko errenta emakumeena baino ia 16.000€ handiagoa da. Dauden alde esanguratsuak gorabehera, 2019an murriztu egin dira 364€-an, aurreko urtearekin alderatuta, eta 135€ datoz emakumeen lan-errentetan igoera handiagoa izan delako gizonenetan baino.

graf0019099_02_e.png

Datu horiek, 2018. urteko datuekin erkatuta, agerian jartzen dute errenta osoak % 5,1 egin duela gora, eta hori ia osagai guztietara hedatzen da, kapital-errentaren igoera nabarmentzen dela (% 10,5).

Euskal AEko familien erdiak urtean 36.635 €-tik gorako batez besteko familia-errenta izan du 2019an

Euskal AEko batez besteko familia-errenta 45.899€-koa izan da 2019an. Familia-errenta osoa adinez nagusi diren familiako kideen errenta pertsonalak gehituta lortzen da. Euskal AEko familien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala halako bi baino pixka bat altuagoak dira.

Gipuzkoak, kasu honetan ere, du lurralde historikoetan familia-errenta altuena (48.368€); ondoren, Bizkaiak (45.064€), eta, gero, Arabak (43.496€). Donostia da familia-errenta altuena duen hiriburua (55.606€); ondoren, Bilbo (45.840€), eta, azkenik, Vitoria-Gasteiz (43.439€).

Eskualdeen banaketa dela eta, aldeak daude, halaber, Euskal AE eratzen duten hogei eskualdeen artean; ez dira aldatu, 2018arekin alderatuta, goitik eta behetik nabarmenenak diren eskualdeei dagokienez. Bederatzi dira batez bestekoa baino familia-errenta altuagoak dituzten eskualdeak, eta, haien artean, honako hauek dira nabarmenenak: Plentzia-Mungia (54.895€) Bizkaian; Gorbeialdea (54.066€) Araban, eta Urola Kosta (51.509€) Gipuzkoan. Baina beste hamaika eskualdeek batez bestekotik beherako familia-errentak dituzte, eta sailkapenaren azken postuan daude Bidasoa Beherea (43.624€) Gipuzkoan, Enkarterriak (39.026€) Bizkaian eta Arabako Errioxa (36.262€) Araban; azken hori da Euskal AEko familia-errenta baxuena duena.

Desberdintasunak daude familia-errentetan, hartzaile nagusiaren sexua kontuan hartuta. Hartzaile nagusia gizona bada, familiek, batez beste, 50.193€-ko diru-sarrerak dituzte, gehienak erdi- eta goi-mailako errentaren mailetan kontzentratzen direla, baina, hartzaile nagusia emakumea bada, batez besteko familia-errenta 40.561€-koa da, eta maila baxuetan kontzentratzen da; 9.001 eurotik 12.000€-ra bitarteko mailan daude familia horien % 7,3.

graf0019099_03_e.png

Familien % 60 inguruk Euskal AEko batez bestekotik (45.899€) beherako errenta jasotzen dute, edo ez dute errentarik jasotzen. Azken egoera horretan daude familien % 2,4; ez zuten diru-sarrerarik izan 2019an. Familien % 10ek, berriz, batez besteko errentaren bikoitza inguruko (>86.096€) errentak jaso zituzten.

Familia-errenta areagotzen doa, pixkanaka, familiara diru-sarrera gehien daraman pertsona adinean gora joan ahala, harik eta 60 eta 64 urteetara iritsi arte; adin horretan, gehieneko batez besteko errenta 56.423€-koa da. Gehieneko hori gizonetan ere ikusten da (63.263€); emakumeetan, 50 eta 54 urte bitartean ikusten da (49.990€). Euskal AEko batez bestekotik gorako errenta duten familiak dira hartzaile nagusi gisa 40 eta 69 urte bitartekoa dutenak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 5,1 egin zuen gora, 2019an

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2021/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019099_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali