2021/09/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2021eko abuztuan aurreko hilaren aldean

2020ko abuztuarekin alderatuta, industriako prezioek % 7,8 egin dute gora

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2021eko abuztuan aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 7,8koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2021eko abuztuan, sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik handienak aurreko hilabetearen aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,5eko igoera), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,5eko igoera) eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,3ko igoera). Aitzitik, hil artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,5eko jaitsiera), Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 0,6ko jaitsiera) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 0,2 behera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketek zeinu ezberdina izan dute aurreko hilaren aldean. Energiaren prezioak %1,6 igo dira, eta Bitarteko ondasunenak % 0,7. Aitzitik, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,3 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunenak, oro har, % 0,1, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen jaitsiera % 0,2koa izan delako, zeren Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,1 igo baitira.

graf0019019_01_e.png

Urte arteko terminoetan (2021eko abuztua, 2020ko abuztuaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 29,4ko igoera), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 15,1eko igoera) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 9,8ko igoera). Kontrako noranzkoan, jaitsi egin dira Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 8,6), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 5,7) eta Erauzketa-industriak (% 2,1) sektoreetako prezioak.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da Energian (% 18,8ko igoera), Bitarteko ondasunetan (% 9,6koa) eta Kontsumo-ondasunetan oro har (% 2,8koa). Azken horietan igoera gertatu da zeren Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,9 igo baitira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 2,3. Aitzitik, urte arteko terminoetan, Ekipo-ondasunen prezioak % 0,6 jaitsi dira.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2021eko abuztuan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019019_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali