2021/10/20ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO IRAILA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 igo dira 2021eko irailean aurreko hilaren aldean
2020ko irailarekin alderatuta, industriako prezioek % 9,6 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,4 igo dira 2021eko irailean aurreko hilaren aldean. Iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 9,6koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2021eko irailean, honako sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Kokeria eta petrolioa fintzea (% 5,2ko hazkundea), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,0koa) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,9koa). Aldiz, prezioetan hilabete arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak izan dira Botiken fabrikazioa (% 0,8ko jaitsiera) eta hala Metalurgia eta produktu metalikoak nola Industria kimikoa eta Ura (% 0,3ko jaitsiera hiruretan).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketak askotarikoak izan dira aurreko hilaren aldean. Energiaren prezioak % 4,9 igo dira, Ekipo-ondasunenak % 1,5 eta Kontsumo-ondasunenak, orotara, % 0,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,8 igo dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 0,2. Aitzitik, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,2 jaitsi dira.
Urte arteko terminoetan (2021eko iraila, 2020koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 40,4ko igoera), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 16,3ko igoera) eta Industria kimikoa (% 9,7koa). Alderantzizko noranzkoan, hauen prezioak jaitsi dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 4,0 behera), Garraiorako materialen fabrikazioa (% 2,7) eta Erauzketa-industriak (% 0,2).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 24,8 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 10,3 eta Ekipo-ondasunenak % 0,9. Kontsumo-ondasunak, orotara, % 2,7 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 2,8 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 2,4.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62