2021/09/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. FAMILIAK. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gainerakoekin komunikatzea eta informazioa bilatzea, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuak, biztanleriaren % 84,9k 2021ean

Etxeen % 52,4k dute ordainpeko telebista, aurreko urtean baino 91.100 familia gehiagok

Euskal AEn, 2021ean, 15 urtetik gorako 1.602.600 pertsonak erabiltzen dute Internet, hau da, azken hiru hilabeteetan Euskal AEn pertsona kopuru hori konektatu da Internetera —etxean izan, lantokian izan edo beste leku batean izan—. Pertsona kopuru hori adin horietako Euskal AEko biztanle guztien % 84,9 da, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta, ehuneko horrek 2,3 puntutan egin du gora.

Aurreko urteetan bezalaxe, 65 urteko edo gehiagoko biztanleen artean igo da gehien Internet erabiltzaileen kopurua (ehuneko +7,3 puntu); 2021ean, talde horretako biztanleen ia erdiek (% 49,3) erabiltzen dute Internet. Hala ere, gainerako adin-tarteetatik oso urrun daude oraindik —gainerako adin-tarteetan % 90etik gorako ehunekoak jaso dira—, eta batez ere 45 urtetik beherakoekin alderatuta, ia guztiek erabiltzen baitute Internet.

Sexuaren arabera, Internet erabiltzen dute gizonen % 87,2k eta emakumeen % 82,8k. 2021ean, genero-arrakala ehuneko 4,4 puntuko da, hau da, 2020ko aldi berean baino ia puntu bat handiagoa. Arrakala edo alde hori handitu izana bat dator 65 urteko eta hortik gorako gizonek eta emakumeek Internet erabiltzeko izan duten bilakaera desberdinarekin (% 54,0 eta % 45,9, hurrenez hurren). 2021ean, aldea ehuneko 8,1 puntukoa da, eta 2020an, berriz, 6,3koa zen.

Euskal AEn, Arabak du Interneteko erabiltzaileen ehunekorik handiena (% 87), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta 2,5 puntuko igoera izan ondoren. Igoera hori bera islatzen da Bizkaian 2020ko datuekin alderatuta (+2,5 puntu), pertsonen % 84,2k erabiltzen baitu Internet. Azkenik, Gipuzkoan zertxobait gutxiago hazi da azken urte honetan (+1,9 puntu), eta % 85,1era igo da erabiltzaileen ehunekoa; Euskal AEn bigarren lekuan dago.

Euskal AEko hiru hiriburuek beren lurralde historikoetako posizioak errepikatzen dituzte: hiriburuen artean Gasteizek du Internet erabiltzaileen ehunekorik handiena (% 87), ondoren Donostiak (% 84,2) eta Bilbok (% 83,8). Eskualdeen arteko aldeak ehuneko 5 puntukoak dira, gutxi gorabehera. Baliorik handiena Gorbeialdean erregistratu da (% 88) eta txikiena Markina-Ondarroan (% 83,7).

Pertsona ez-aktiboen eta langabeen artean hazi da gehien Interneten erabilera

Jarduerari erreparatuta, ia ikasle guztiek (% 99,7) erabiltzen dute Internet, ondoren biztanleria landuna dator (% 98,7) eta, azkenik, biztanleria ez-aktiboa eta langabea (% 65,6). Aurreko aldiarekin alderatuta, azken talde horretan hazi da gehien Interneten erabilera (5,2 puntu), baina, hala ere, gainerakoetatik oso urrun dago, % 33tik gorako aldearekin.

Interneten nabigatzean, gehien bat gaztelania erabiltzen da (% 98,3), ondoren euskara (% 23,1) eta ingelesa (% 17,1). Batez ere norberaren etxean erabiltzen da, erabiltzaileen % 98,3 etxetik konektatzen dira.

Internet batez ere erabiltzen da beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa kontsultatzeko

Euskal AEko biztanleen % 46,5ek ondasunak eta zerbitzuak erosi dituzte Internet bidez azken hiru hilabeteetan, hau da, 2020an baino 1,3 puntu gehiago. Aldi horretan bertan Interneteko erabiltzaileen % 54,7 dira.

Komunikazioarekin eta informazioa eskuratzearekin lotzen diren zerbitzuak dira erabilienak, hala nola, WhatsApp zerbitzua eta telefono mugikorretarako antzeko beste aplikazio batzuk, erabiltzaileen adina edo sexua edozein izanik ere edo jarduerarekin duten harremana edozein izanik ere. Izatez, erabilera % 93tik gorakoa da modalitate horietan guztietan. 65 urteko edo gehiagoko pertsonek erabiltzen dituzten gutxien aplikazio horiek (erabiltzaileen % 93,5ek), hau da, adin horretako biztanleriaren % 46,1ek; aurreko urtean baino ehuneko 6,8 puntu gehiago dira. Zerbitzu horien artean nabarmentzen dira mezu elektronikoak bidaltzea eta jasotzea (% 82,4), albisteak, egunkariak edo aldizkariak irakurtzea (% 74,9) eta ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (% 63,3).

Bidaiekin eta ostatuekin lotutako zerbitzuetan, murrizketa nabarmena izan da (–31,3 puntu): 2020an % 47,9 izatetik 2021eko lehen hiruhilekoan % 16,6 izatera pasa da, COVID-19ak Euskal AEko gizartearen mugikortasunean izan duen inpaktuaren ondorioz, bereziki 25 eta 44 urte bitarteko erabiltzaileen artean (ehuneko 39,4 puntu gutxiago). Aitzitik, erabiltzaileen % 59,9k Internet bidezko deiak eta bideo-deiak egin dituzte, eta zerbitzu horrek egin du gora gehien (ehuneko 19,4 puntu gehiago).

Aldeak daude gizonek eta emakumeek Sarean erabiltzen dituzten zerbitzuen artean

Interneten erabiltzen diren zerbitzuen artean, emakumeen % 64,5ek telefono-deiak edo bideo-deiak egiten dituzte Internet bidez (gizonek baino 9,3 puntu gehiago); emakumeen % 52,3k osasunarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen dituzte, hala nola osasun-gaiei buruzko informazioa bilatzea (gizonek baino 8,8 puntu gehiago); eta emakumeen % 17k online ikastaroak egiten dituzte (+6,3 puntu). Bestalde, gizonen % 31,9k jolasten dute edo jokoak deskargatzen dituzte (+5,5 puntu), % 70,8k bideo-edukiak ikusten dituzte partekatzeko (+5 puntu) eta % 77,1ek albisteak, egunkariak edo aldizkariak irakurtzen dituzte (+4,2 puntu).

Merkataritza elektronikoan ere badira generoaren araberako aldeak: emakumeen % 77,5ek kirol-materiala eta arropa erosten dute (gizonek baino ehuneko 8,8 puntu gehiago), eta emakumeen % 29,4k liburuak, aldizkariak edo egunkariak erosten dituzte (+4,1 puntu). Aldiz, gizonen % 43,7k ekipamendu elektronikoa erosten dute (emakumeek baino 16,4 puntu gehiago), % 29,8k ekipamendu informatikoa erosten dute (+10,7 puntu) eta % 13,6k ordenagailuko edo bideo-kontsoletako jokoak eta horien eguneratzeak erosten dituzte (+9,8 puntu).

Azken hiru hilabeteetan, biztanleen % 67,5ek erabili dute ordenagailua. Arlo horretan, gizonen artean % 72k erabiltzen dute ordenagailua eta emakumeen artean % 63,3k; hortaz genero-arrakala ehuneko 8,7 puntukoa da, 2020an baino 0,8 puntu handiagoa.

Familien ezaugarriek eragina dute etxeko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran

2021eko lehen hiruhilekoan, 788.000 familiak dute Interneteko sarbidea, familien % 87,4k, eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, beste 24.200 familia dira (+2,3 puntu). 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 92,1 sar daitezke Sarera etxetik (1.738.100 pertsonak).

Bestalde, Euskal AEko etxeen % 74,3k dute ordenagailua, hau da biztanleen % 81ek dute ordenagailua etxean. Etxeen % 97,2an telefono mugikorrak daude, hau da, 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 98,5ek dute telefono mugikor bat eskura.

Etxeetako ikus-entzunezko ekipamenduari dagokionez, nabarmentzekoa da etxeen % 52,4k ordainpeko telebista dutela, aurreko urtean baino 9,9 puntu eta 91.100 familia gehiago; horrek esan nahi du biztanleen % 58k (198.000 pertsona gehiagok) zerbitzu hori dutela etxean.

Familia moten arteko aldeak murriztu badira ere, aldeak adierazgarriak dira oraindik ere. Alderik handienak daude seme-alabak dituzten familien eta gainerako familien artean, batez ere pertsona bakarreko familiekin alderatuta. Hartara, etxean Interneterako sarbidea dute seme-alabak dituzten familien % 98,5ek, pertsona bakarreko familiek baino ia 25 puntu gehiago (% 73,6).

Bestalde, seme-alabak dituzten familien % 91,8k ordenagailuren bat dute etxean, pertsona bakarreko pertsonez osatutako familiek baino ia 38 puntu gehiago (% 53,9). Azkenik, telefono mugikorrak presentzia orokortuagoa du, eta alde txikiagoak daude familia moten artean; seme-alabak dituzten ia familia guztietan dago (% 99,8), ondoren datoz bikotea bakarrik osatutako etxeak (% 97,8) eta pertsona bakarrez osatutako etxeak (% 97,9).

graf0019072_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gainerakoekin komunikatzea eta informazioa bilatzea, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuak, biztanleriaren % 84,9k 2021ean

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2021/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019072_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali