HomeGaiakIngurumenaren kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko ingurumen-ekonomiak...

2021/10/28ko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ONDASUN ETA ZERBITZUEN KONTUA. 2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ingurumen-ekonomiak sortutako balio erantsia % 10,6 hazi zen 2019an

Enpleguari dagokionez, 22.086 lanpostu sortu zituen, ekonomia osoaren % 2,27.

Ingurumen-ekonomiaren Balio Erantsi Gordina (BEG) 1.449 milioi eurokoa izan zen 2019an, hau da, urte horretako BPGren % 1,8, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2018. urteari dagokionez, ingurumeneko BEGaren urte arteko hazkunde-tasa % 10,6koa izan zen, ekonomia osoko Barne Produktu Gordinarena (% 3,4) baino nabarmen handiagoa.

Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen kontua ingurumen-kontuen sistemaren parte da, eta Eurostaten metodologiari jarraituz egiten da. Kontu horiei esker, ekonomia- eta ingurumen-alderdiak modu koherentean integra daitezke Kontabilitate Nazionalaren sisteman. Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen azpisektorea (ingurumen-ekonomia) hauek osatzen dute: batetik, ingurumena babesteko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen ekonomiaren parteak, eta, bestetik, ingurumenaren gaineko presioak murrizteko edo ezabatzeko baliabide naturalak kudeatzeko jarduerek.

Sektore ekonomikoen arabera, eta BEGari dagokionez, Erauzketa- eta manufaktura-industriek egindako ekarpena nabarmentzen da, ingurumeneko guztizkoaren % 27,1arekin, eta, ondoren, Zerbitzuen sektorea (% 26,3) eta Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 23,4) datoz. 2019an, sektore hauek ingurumen-ekarpen txikiagoa izan zuten: Eraikuntzak (% 15,8), Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidurak (% 4,0) eta, azkenik, Lehen sektoreak (% 3,4).

graf0019107_01_e.png

Denboran izandako bilakaera aztertuta, ondorioztatzen da sektore gehienek ingurumen-BEGa handitzen dutela, eta eraikuntzaren sektorea nabarmentzen da modu positiboan, urte arteko % 65,8ko hazkundearekin 2019an, eta ingurumen-BEGari egindako ekarpena % 5,3 igoz aurreko urtearekin alderatuta. Eraikuntza berriek energia-ziurtagiriei buruzko legedian izan dituzten aldaketek azaltzen dute bilakaera hori. Bigarrenik, Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzaren sektoreak % 34,5eko hazkundea izan du. Kontrako joera erakutsi du Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua hornitzeko sektoreak, % 41,7 jaitsi baita.

graf0019107_02_e.png

Ingurumen arloko jarduerek sortutako enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide (LOB-ETC) gisa neurtuta, 2019an erregistratutako enplegu guztiaren % 2,3 izan zen, % 15,8ko hazkundearekin.

Sektore ekonomiko bakoitzaren ingurumen-enplegua aztertzen badugu, lehenik eta behin zerbitzuen sektorea nabarmentzen da, ingurumen-enplegu guztiaren % 28,7 hartzen baitu; ondoren, Erauzketa- eta manufaktura-industriak (% 26,7), Eraikuntza (% 22,2) eta Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 18,8) daude. Era berean, enpleguan ingurumen-ekarpen txikiena izan zuten sektoreak Lehen sektorea eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura izan ziren, % 3,3rekin eta % 0,2rekin, hurrenez hurren.

graf0019107_03_e.png

Urtetik urterako datuei dagokienez, 2019ko ingurumen-enpleguaren bilakaeran nabarmentzen diren sektoreak, urte arteko % 96,2ko tasa handia erakusten duen Eraikuntza, eta, urrun samar, Lehen sektorea dira, azken horrek % 15,8ko hazkundea erakusten baitu aurreko urtearekin alderatuta.

Ingurumen-azpisektorea ekonomia osoarekin lotzen duten adierazle nagusiak kontuan hartuta, ingurumeneko BEGa 2019ko BPGren % 1,8 da, aurreko urtean baino 12 ehunen gehiago, eta Lanaldi osoko enplegua enplegu osoaren % 2,3, 2018an baino 28 ehunenak gehiago.

Espainiarekin alderatuta, Euskal AEko ingurumen-jarduerek enplegu-ehuneko handiagoa dute ekonomia osoarekin alderatuta: % 2,27 Euskal AEn eta % 1,78 Espainian. Bestalde, BPGrekin erlazionatuta, ingurumeneko BEGari dagokionez, Espainiako balioa % 2,11koa da, 2019an % 1,82koa izan zen Euskal AEkoa baino handiagoa.

Euskal AEk Estatuko ekonomia osoari egindako ekarpena aztertuz gero, ikus daiteke Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren BEGak estatuko ingurumen-BEGaren % 5,53 sortu zuela 2019an. Era berean, Euskal AEko ingurumen-enplegua Estatuan sortutako ingurumen-enpleguaren % 6,75 izan zen.

Kontu honi dagokionez, nazioarteko alderaketa bat egin ahal izateko eskuragarri dauden azken datuak 2018koak dira. Ingurumeneko BEGak BPG osoari egindako ekarpenari dagokionez, urte horretan Europako (EB-27) eta Espainiako batez bestekoa % 2,27koa da bi kasuetan, eta Euskal AEkoa, berriz, % 1,7koa.

graf0019107_04_e.png

Europako Araudiari jarraiki, bi eremu handi bereizten dira, euren ingurumen-helburuaren arabera: ingurumena babesteko jarduerak eta baliabideak kudeatzeko jarduerak, biak elkar baztertzen duten bi sailkapenetan jasoak. Alde batetik, ingurumena babesteko jarduerak Ingurumena Babesteko Jardueren Sailkapenean (IBJS-CAPA) deskribatzen dira, eta, bestetik, ingurumena babesteko baliabideak kudeatzeko jarduerak Baliabideak Kudeatzeko Jardueren Sailkapenean (BKJS-CAGR) deskribatzen dira.

2019an sortutako ingurumeneko BEGaren guztizkoaren gaineko pisu handiena, Bestelako IBJS-CAPA kategoriari dagokio. Horren barruan sartzen dira, zarata murrizteko, biodibertsitatea babesteko eta erradiazioaren aurkako eta ingurumeneko I+G jarduerak, besteak beste, eta % 27,4ko ekarpena egiten dute. Atzetik, beste jarduera batzuk, guztizkoaren % 23,2ko ekarpena egiten duen Hondakinen kudeaketa, besteak beste.

Besteak beste, uraren, baso-baliabideen eta basoko flora eta faunaren kudeaketa bezalako jarduerak biltzen dituen Bestelako EAGK kategoriak % 25,4ko ekarpena egiten du.

BPGri dagokionez, ingurumena babesteko jarduerek (IBJS-CAPA) BPGren % 1,07 eman dute 2019an, baliabideak kudeatzeko jarduerek egiten duten % 0,75eko ekarpena baino handiagoa.

graf0019107_05_e.png

Enplegua aztertuz gero (lanaldi osoko lanpostu baliokideak), ingurumen-babesari lotutako jarduerak dira, baita ere, guztizkoaren aldean pisu handiena dutenak (% 1,51), baliabideen kudeaketarako jardueren % 0,76ren aldean. Zehazki, guztizkoari enplegu gehien ekarri zion ingurumen-esparrua Beste IBJS-CAPA batzuk izan zen (0,81 puntu), eta ondoren Hondakinen kudeaketa (0,54 puntu).

graf0019107_06_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-ekonomiak sortutako balio erantsia % 10,6 hazi zen 2019an

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen kontua
Eragiketa kodea : 
173306
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2021/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019107_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali