HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritzako...

2021/11/11ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. III/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 1,4 handiagoak izan dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urtean baino

Urteko metatuan, merkataritzako salmentek % 7,2ko hazkundea izan dute

Merkataritzaren sektorean (hau da, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 1,4 igo dira salmentak urte artean, prezio konstanteetan eta behin kenduta egutegi-eraginak, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Salmenten urteko lehenengo hiru hiruhilekoetan metatutako gehikuntza % 7,2koa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urtaroen eragina kenduta, salmentak % 0,5 igo dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera negatiboa izan da, bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (% 17,0), bai Txikizkako merkataritzan (% 2,0). Handizkako merkataritzan, aldiz, % 8,1eko igoera erregistratu da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Hiruhileko arteko terminoetan, hiruhileko honetako salmentak % 0,5 gehitu dira. Sektoreei dagokienez, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (-% 1,1) eta Txikizkako merkataritzan (-% 0,5) salmentek behera egin dute; Handizkako merkataritzan, berriz, % 0,7ko igoera izan da.

graf0019130_01_e.png

Urte arteko alderaketa eginik, salmentak hiru Lurraldeetan hazi dira. Gipuzkoak izan du igoerarik handiena (% 1,9), gero Bizkaiak (% 1,3) eta, azkenik, Arabak (% 0,5), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2021eko hirugarren hiruhilekora arteko kopuru metatuan, ikusten da Araba dela hazkundearen buruan (% 9,6), gero Bizkaia dator (% 6,8) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 6,5).

Euskal AEko Merkataritzako langile okupatuen indizea % 1,9 igo da 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 1,0 aurreko hiruhilekoaren aldean.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, hirugarren hiruhilekoko indizea % 95,94ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritzako salmentak % 1,4 handiagoak izan dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urtean baino

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/11/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019130_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali