2021/11/12ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZUAK. III/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 9,4 igo dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan

Orain arte, urte arteko hazkunde metatua % 7,8koa izan da

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzuen sektoreko salmentak % 9,4 hazi dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2020ko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak behin kenduta. Sektore horretan sartzen dira Ostalaritza, Garraioa eta biltegiratzea, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak. 2021eko lehenengo hiru hiruhilekoetan, urtetik urterako hazkunde metatua % 7,8koa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta urtaro-ondorioak atera ondoren, salmentak % 3,8 igo dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan.

Merkatuko zerbitzuen sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko hazkundea (prezio konstanteetan) orokorra izan da, Informazioa eta komunikazioak delakoan izan ezik, non % 0,8ko jaitsiera izan baita. Hazi diren sektoreei dagokienez, Garraioa eta biltegiratzea (% 16,3) eta Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak (% 12,7) nabarmentzen dira. Atzetik datoz, hazkunde-maila txikiagoarekin, Ostalaritza (% 8,9) eta Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (% 3,6).

2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak igo egin dira sektore hauetan: Garraioa eta biltegiratzea (% 5,1), Ostalaritza (% 2,9) eta Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak (% 2,0). Informazioa eta komunikazioak eta Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektoreak, ordea, % 1,2 eta % 0,6 jaitsi dira, hurrenez hurren.

graf0019132_01_e.png

Lurraldeka, urte arteko hazkundea orokorra da. Bizkaian salmenta-indizea % 10,9 handiagoa izan da 2020ko hirugarren hiruhilekoan lortutakoa baino; Araban, % 7,7 handiagoa; eta, azkenik, Gipuzkoan, urte arteko igoera % 7,4koa izan da.

2021eko hirugarren hiruhilekora arte metatutako aldakuntzari dagokionez, Araba da nagusi hazkundean, % 10,2ko hazkunde metatuarekin. Gipuzkoan 2021eko azken hiru hiruhilekoetan metatutako urte arteko aldakuntza % 8,5ekoa izan da, eta Bizkaian % 7,0koa.

Euskal AEko Merkatuko zerbitzuetan guztira landunen indizea % 0,3 jaitsi da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsiera % 0,7koa izan da.

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, 2021eko hirugarren hiruhilekoko indizea % 95,94ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 9,4 igo dira 2021eko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2021/11/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019132_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali