2021/11/29ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2021KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0 egin dute behera, 2021eko urrian

Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, salmentek % 0,6 egin dute gora, eta, hala, urteko metatuak % 0,5 egin du gora

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021eko urrian, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, % 2,0ko jaitsiera erregistratu dute, prezio finkoetan, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, hil artean % 0,6ko hazkuntza izan da.

Aurten, orain arte, 2021eko lehen hamar hiletan metatutako bilakaera positiboa izan da; salmentek % 0,5 egin dute gora, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.

Urte arteko terminoetan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten beherakada elikagaietan izan den beherakadaren (% 3,1) ondorio izan da; izan ere, gainerako produktetan % 0,3ko aldakuntza positiboa izan da.

Salmenten urte arteko bilakaera ez da uniformea lurralde historikoen arabera. Gipuzkoan eta Araban salmentek % 5,0 eta % 2,8 egin dute behera, hurrenez hurren, eta, Bizkaian, salmentak 2020ko urriko maila berean daude (% 0,0ko aldakuntza).

2021eko irailarekin alderatuta, urriko salmentek merkataritza-azalera handietan eta elikadura-kate handietan jarraitu dute gora egiten, bi produktu motetan. Hala, elikagaien salmentek % 0,3 egin dute gora eta gainerako produktuenek, % 1,2.

Hilen arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban, hilen arteko igoera % 1,2koa izan da; Gipuzkoan, % 0,8koa, eta, Bizkaian, % 0,4koa.

2021eko urtarriletik urrira bitarteko metatuan, elikagaien salmenten indizeak % 3,4ko jaitsiera izan du, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Gainerako produktuen salmenten bilakaera, berriz, positiboa izan da, 2020ko aldi metatu berean baino % 9,5 handiagoa.

Lurralde historikoen arabera, aurten, orain arte, aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian (% 2,4) eta Araban (% 1,5), eta Gipuzkoan, berriz, 2021eko lehen hamar hiletan, salmenta metatuak 2020ko aldi berekoak baino % 3,3 baxuagoak izan dira.

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen indizea, 2021eko urrian, egonkor matendu da, aurreko hilarekin alderatuta (% 0,0ko aldakuntza). Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, berriz, pertsonalaren indizeak % 4,2 egin du gora. 2021eko lehen hamar hiletako metatuan, igoera % 3,9koa izan da.

graf0019245_01_e.png

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako ereduek COVID-19ak aztertutako aldagaien gainean izandako eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2021eko urriko indizea % 97,5eko babesarekin kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EAEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0 egin dute behera, 2021eko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019245_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali