2021/11/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO URRIA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko urrian aurreko hilaren aldean
2020ko urriaren aldean, industria-prezioek % 11,5 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2021eko urrian aurreko hilaren aldean. Urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 11,5ekoa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2021eko urrian prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 9,7), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,0) eta Industria kimikoa (% 1,9). Aitzitik, prezioetan hil arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak izan dira Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,0ko jaitsiera), Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,8koa) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,5ekoa).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketak askotarikoak izan dira aurreko hilaren aldean. Energiaren prezioak % 6,3 igo dira. Aitzitik, Ekipo-ondasunak % 0,8 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 1,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren jaitsiera % 1,1ekoa izan da, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrena % 0,2koa. Bitarteko ondasunen prezioak, berriz, egonkor mantendu dira (% 0,0).
Urte arteko terminoetan, 2021eko urrian, 2020ko urriaren aldean, prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 51,4ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 20,2koa) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 13,9koa). Kontrako noranzkoan, jaitsi egin dira Garraio-materialaren fabrikazioa (% 4,6) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 2,9) sektoreetako prezioak.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztientzat: Energiarenak % 38,1 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 9,4 eta Ekipo-ondasunenak % 0,2. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 3,0 igo dira, zeren Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 3,1 igo diren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 2,4.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62