2021/12/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK–UBI. III/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 3,4 igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Inportazioen prezioak, halaber, % 8,2 igo ziren

2021eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 3,4 igo dira 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero, % 9,4ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek joera berari jarraitzen diote: % 8,2 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 25,4 hazi dira 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Esportazioen barruan, produktu energetikoen prezioak % 10,7 igo ziren 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoenak % 3,2. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioak % 29,0 igo dira, eta ez-energetikoenak % 8,9.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezio-indizea % 18,7 hazi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 5,5. Urte arteko alderaketan, prezio energetikoak nabarmen igo dira, % 73,2, eta ez-energetikoak % 16,1.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2021/III

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra3,49,48,225,4
     
Energiazko gaiak10,729,018,773,2
Energiazkoak ez diren gaiak3,28,95,516,1
Kontsumo-ondasunak2,52,52,96,5
Kapital-ondasunak1,27,74,50,8
Bitarteko ondasunak4,512,08,829,9

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2021eko Abenduaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, nabarmentzekoa da, aurreko hiruhilekoaren aldean, Bitarteko Ondasunen (% 4,5), Kontsumo Ondasunen (% 2,5) eta Kapital Ondasunen (% 1,2) esportazioen prezioek izan duten igoera. Urte arteko terminoetan, Bitarteko Ondasunen (% 12,0), Kapital Ondasunen (% 7,7) eta Kontsumo Ondasunen (% 2,5) prezioek ere gora egin dute.

Azterketa inportazioetara bideratuz gero, ikusten da ezen Bitarteko Ondasunen prezioak igo direla hala hiruhileko artean (% 8,8) nola urte artean (% 29,9). Gauza bera gertatu da beste bi ondasun-motetan ere; hala, Kontsumo Ondasunak % 2,9 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 6,5 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Kapital Ondasunei dagokienez, hiruhileko artean % 4,5 hazi dira, baina hazkundea apalagoa izan da aurreko urtearekin alderatuta, % 0,8ko igoera baino ez baitute izan.

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioek gora egin zuten eremu guztietan. EB-28an % 3,1 hazi dira, % 3,2 ELGAn, % 3,6 Euro eremuan eta % 4,5 Munduko gainerakoan. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: prezioek gora egin dute eremu ekonomiko guztietan, eta nabarmentzekoak dira Euro eremua (% 11,5) eta, bereziki, Munduko gainerakoa (% 11,9). Gainerako eremuetan ere tasa positiboak daude: EB-28an % 10,2ko hazkunde-tasa dago, eta ELGAn % 8,8koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2021/III

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra3,49,48,225,4
     
Euro eremua3,611,52,09,6
EB-283,110,23,210,3
ELGE3,28,87,321,8
Munduko besteak4,511,99,934,6

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2021eko Abenduaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioetan prezioak igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean eremu geografiko guztietan, nabarmen ELGAn (% 7,3) eta, bereziki, Munduko gainerakoan (% 9,9). Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta ere hazkunde-tasa positiboak erregistratu dira eremu ekonomiko guztietan. Nabarmentzekoak dira ELGA (% 21,8) eta Munduko gainerakoa (% 34,6), eremu batzuk zeinetan, hain zuzen, osagai “energetikoaren” eragin handia baitago.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak % 3,4 igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2021/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019371_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali