2021/12/23ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2021EKO AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,2 hazi ziren 2021eko azaroan

Urteko metatuan, salmentak % 0,7 igo dira, eta enplegua % 3,9

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko azaroan, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,2 igo dira, prezio finkoetan, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilabetearen aldean, prezio finkoetan salmentek % 0,7ko hazkundea izan dute.

Orain arte, 2021eko lehenengo hamaika hilabeteetan metatutako bilakaera positiboa izan da, salmentak % 0,7 igo baitira aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

Urte arteko terminoetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten igoera gainerako elikagaietako emaitza positiboei zor zaie, non salmentak % 17,2 igo baitira urte arteko terminoetan, ezen elikaduran salmentak % 3 jaitsi dira.

Salmenten urte arteko bilakaera ez da homogeneoa izan hiru Lurraldeetan, baina, hala ere, positiboa izan da guztietan. Bizkaian % 4,8 igo dira salmentak, Gipuzkoan % 1,8 eta, azkenik, Araban % 0,4.

2021eko urriaren aldean, azaroko salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan gora egiten jarraitu dute bi produktu-mota horietan. Hala, elikagaien salmentak % 0,8 igo dira, eta gainerako produktuenak % 0,6.

Hilabete arteko bilakaera positiboa izan da bi Lurraldetan, zehazki Gipuzkoan (% 2,4) eta Araban (% 1,6), baina Bizkaian negatiboa izan da (% 0,4).

2021eko urtarriletik azarora bitarteko aldi metatuan, elikagaien salmenta-indizeak % 3,4 egin du behera, aurreko urteko aldi berarekiko. Aitzitik, salmenten bilakaera positiboa izan da gainerako produktuetan, 2020ko aldi metatu berean baino % 10,3 gehiago.

Lurraldeka, urte honetan zehar metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Araban, % 2,7koa eta % 1,4koa, hurrenez hurren. Gipuzkoan, ordea, 2021eko hamaika hilabeteetan metatutako salmentak 2020ko aldi berean izandakoak baino % 2,8 txikiagoak izan dira.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen indizea % 0,9 jaitsi da 2021eko azaroan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, aldiz, langileen indizea % 4,5 igo da. Azkenik, 2021eko lehenengo hamaika hilabeteetako metatuan, igoera % 3,9koa izan da.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak. Prezio konstanteak (p). Azaroa 2021

Excel csv
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
    
Lurralde Historikoaren arabera   
--Euskal AE3,20,70,7
Araba/Álava0,41,61,4
Bizkaia4,8-0,42,7
Gipuzkoa1,82,4-2,8
    
Sektorizazioaren arabera   
Janariak-3,00,8-3,4
Gainerako produktuak17,20,610,3
    
Langileria-indizea   
--Euskal AE4,5-0,93,9

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2021eko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2021eko azaroko indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,2 hazi ziren 2021eko azaroan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2021/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019358_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali