2021/12/20ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO AZAROA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 igo dira 2021eko azaroan aurreko hilaren aldean
2020ko azaroarekin alderatuta, industriako prezioek % 12,2 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 igo dira 2021eko azaroan aurreko hilaren aldean. Azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 12,2koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2021eko azaroan honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Metalurgia eta produktu metalikoak (% 2,9), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,4) eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (% 1,0). Aitzitik, hilabete arteko prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: Erauzketa-industriak (% 3,9ko jaitsiera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,9ko jaitsiera) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea zein Ura (% 0,3ko jaitsiera bietan).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, prezioen aldaketak askotarikoak izan dira aurreko hilaren aldean. Bitarteko ondasunen prezioak % 1,8 igo dira, eta Ekipo-ondasunenak % 1,4. Aitzitik, Energiaren prezioek % 2,3 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 0,2, ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek % 0,2 behera egin dute, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 0,2 gora.
Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2021
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 113,7 | 0,5 | 12,2 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 103,7 | -3,9 | -1,1 |
| Manufaktura-industria | 113,5 | 1,3 | 10,9 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 108,8 | -0,1 | 1,9 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 104,6 | 0,0 | -2,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 112,7 | 1,0 | 9,6 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 127,2 | -0,3 | 48,8 |
| Industria kimikoa | 122,7 | 0,8 | 13,9 |
| Botiken fabrikazioa | 111,5 | 0,0 | 2,1 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 101,4 | 0,3 | 2,8 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 119,6 | 2,9 | 15,2 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 114,4 | -0,2 | 7,3 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 107,4 | -0,1 | 2,5 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 105,9 | 0,3 | 2,5 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 106,3 | 2,4 | -2,2 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 109,1 | 0,2 | 2,7 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 115,6 | -3,9 | 21,3 |
| Ura | 112,2 | -0,3 | 2,6 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 109,5 | -0,2 | 2,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 106,9 | 0,2 | 2,6 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 109,9 | -0,2 | 2,2 |
| Ekipo-ondasunak | 109,7 | 1,4 | 1,5 |
| Bitarteko ondasunak | 113,5 | 1,8 | 10,4 |
| Energia | 123,9 | -2,3 | 37,1 |
Oinarria 2015=100
(p)behin-behinekoa
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2021eko Abenduaren 20a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Urte arteko terminoetan (2021eko azaroa, 2020koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 48,8ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 21,3ko igoera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 15,2ko igoera). Alderantzizko noranzkoan, hauen prezioak jaitsi dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 2,9 behera), Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,2ko jaitsiera) eta Erauzketa-industriak (% 1,1 behera).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 37,1 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 10,4 eta Ekipo-ondasunenak % 1,5. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 2,2 igo dira, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 2,6 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 2,2.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62