2022/01/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2021EKO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021ean, % 0,2ko urteko hazkundea izan dute

Elikagaien salmentak % 3,4 jaitsi ziren 2021ean, eta gainerako produktuenak, aldiz, % 8,6 hazi ziren

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko guztizkoan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,2 igo dira 2020. urtearekin alderatuta eta prezio finkoetan. Elikagaien salmentek % 3,4ko aldakuntza negatiboa izan zuten, eta gainerako produktuenek % 8,6 egin zuten gora.

Lurraldeka, Bizkaian eta Araban, 2021. urte osoan, prezio finkoetako salmentak % 1,9 eta % 1,0 igo dira, hurrenez hurren, horrelako establezimenduetan. Gipuzkoan, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 2021ean metatutako salmentak % 2,9 jaitsi dira 2020koekin alderatuta.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuak % 3,9 hazi dira 2021ean, 2020. urtearekin alderatuta.

2021eko abenduko datuak soilik azterturik, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko % 3,7ko jaitsiera izan dute, prezio finkoetan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Azaroaren aldean salmentak % 1,6 jaitsi dira urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten urte arteko jaitsiera hori, 2021eko abenduan, hala elikagaietan (-% 3,7) nola gainerako produktuetan (-% 3,5) gertatu da.

Lurraldeka, urte arteko salmenten beherakada (2021eko abendua, 2020ko abenduaren aldean) orokorra izan da. Araban % 2,0 jaitsi da, Bizkaian % 3,9 eta, azkenik, Gipuzkoan % 4,0.

Azkenez, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen indizea % 0,1 jaitsi da 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, berriz, enplegatuen indizea % 3,7 igo da.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2021

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-3,7-1,60,2
Araba/Álava-2,0-1,71,0
Bizkaia-3,9-1,61,9
Gipuzkoa-4,0-1,7-2,9
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-3,7-1,1-3,4
Gainerako produktuak-3,5-2,78,6
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE3,7-0,13,9

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2022ko Urtarrilaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2021eko abenduko indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2021ean, % 0,2ko urteko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/01/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019432_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali