2022/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2021EKO ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin dute gora 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean

2020ko abenduarekin alderatuta, industria-prezioek % 12,7 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin dute gora 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean, EUSTATen datuen arabera. Abenduko urte arteko tasa –azken hamabi hileetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 12,7koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2021eko abenduan prezioetan aurreko hilaren aldean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Erauzketa-industriak (% 6,9), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,9) eta Industria kimikoa (% 2,0). Aitzitik, prezioetan hil arteko jaitsiera izan duten sektoreak honako hauek izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,7ko jaitsiera), Ura (% 1,0ko jaitsiera) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen industria (% 0,7ko jaitsiera).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraikiz, prezioen aldakuntzak, aurreko hilarekin alderatuta, positiboak izan dira kasu guztietan, Kontsumo iraunkorreko ondasunen kasuan izan ezik; azken horietan, aldakuntza negatiboa izan da (% 0,2). Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,7 igo dira, eta hil arteko % 0,5eko igoera eragin dute Kontsumo-ondasunetan. Aurreko hilabetearen aldean, prezioek % 0,2 egin dute gora Ekipo-ondasunetan, % 1,2 Tarteko ondasunetan eta, azkenik, % 1,7 Energian.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2021

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA115,01,112,7
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak110,96,93,9
Manufaktura-industria114,00,410,4
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria109,50,62,3
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza103,9-0,7-3,4
Zurgintza, papera eta arte grafikoak115,32,212,4
Kokeak eta petrolioa fintzen125,1-1,737,4
Industria kimikoa126,12,014,9
Botiken fabrikazioa113,11,52,8
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak101,80,32,8
Metalurgia eta produktu metalikoak121,21,316,4
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa112,20,64,3
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa107,40,02,5
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa105,80,02,3
Garraiorako materialen fabrikazioa106,40,1-2,3
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa109,40,32,7
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna121,34,928,3
Ura111,1-1,01,5
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak110,00,52,3
Kontsumoondasun iraunkorrak106,6-0,22,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak110,60,72,3
Ekipo-ondasunak109,90,21,7
Bitarteko ondasunak114,81,211,2
Energia126,01,735,9

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2021eko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Urte arteko terminoetan –2021eko abendua 2020koaren aldean–, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 37,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 28,3) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 16,4). Aitzitik, behera egin dute prezioek Ehungintzan, jantzigintzan, larrugintzan eta oinetakoetan (% 3,4) eta Garraio-materialaren fabrikazioan (% 2,3).

Helburu ekonomikoaren arabera ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat. Prezioek gora egin dute Energian (% 35,9), Tarteko Ondasunetan (% 11,2) eta Ekipoko Ondasunetan (% 1,7). Kontsumo-ondasunek, oro har, % 2,3ko hazkundea izan dute prezioetan, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 2,2 igo direlako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 2,3 igo direlako.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 1,1 egin dute gora 2021eko abenduan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/01/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019427_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali