2022/01/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2021eko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Hotel-establezimenduak 2021ean suspertu dira 2020. urtearen aldean, baina ez dira iritsi Euskal AEn 2019an izaniko okupazio-kopuruetara

2021eko abenduan, sarrerak eta gaualdiak hirukoiztu egin dira urte arteko terminoetan, eta 2019ko abenduko sarreren % 87,1 eta gaualdien % 87,7 izan dira

2021eko balantzean, COVID-19aren pandemiak markaturiko bigarren urtean, nahiz eta Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarreretan % 75,5eko eta gauldietan % 73,4ko igoera erregistratu den 2020. urtearekin alderatuta, ez dira berreskuratu 2019an lorturiko kopuruak, Eustatek landutako datuen arabera.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. 2021

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2021p/p-1 (%)2021p/p-1 (%)20212020
EUSKAL AE2.172.92775,54.178.71673,41,921,95
Estatukoak1.536.50275,42.996.60873,61,951,97
Atzerritarrak636.42575,91.182.10872,91,861,89
       
Araba/Álava315.60183,1610.06380,31,931,96
Estatukoak251.40882,1494.83379,91,971,99
Atzerritarrak64.19387,3115.23081,81,801,85
Vitoria-Gasteiz228.94388,4460.74183,22,012,07
       
Bizkaia952.19180,61.831.98375,11,921,99
Estatukoak696.36579,21.343.82574,31,931,98
Atzerritarrak255.82684,8488.15877,31,911,99
Bilbao631.48180,61.191.97181,51,891,88
       
Gipuzkoa905.13568,01.736.67069,41,921,90
Estatukoak588.72968,51.157.95070,31,971,95
Atzerritarrak316.40667,2578.72067,71,831,82
Donostia / San Sebastian553.62674,51.074.15780,71,941,87

p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

Data 2022ko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2021. urtean zehar, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2.172.927 sarrera erregistratu dira, eta 4.178.716 gaualdi guztira. Kopuru horiek, hain zuzen, 2019an izandako sarreren % 68,2ra eta gaualdien % 66,7ra iristen dira.

2020. urteari dagokionez, ordea, bi aldagaien hazkundea esanguratsua izan da, eta hazkunde-tasak % 75 ingurukoak izan dira Euskal AEn. Lurraldeka, hazkundeak orokorrak izan dira. Araban % 83,1 eta % 80,3 gehitu dira sarrerak eta gaualdiak, hurrenez hurren; Bizkaian % 80,6 eta % 75,1, hurrenez hurren; Gipuzkoan % 68,0 hazi dira sarrerak eta % 69,4 gaualdiak.

Hiriburuek antzeko bilakaera izan dute: 2021ean, 2020aren aldean, % 88,4 igo dira sarrerak Gasteizen, % 80,6 Bilbon eta % 74,5 Donostian, eta gaualdiak % 83,2, % 81,5 eta % 80,7, hurrenez hurren.

2021eko batez besteko egonaldia, Euskal AEn, 1,92 egunekoa izan da, 2020an erregistratutako 1,95 egunekoa baino pixka bat txikiagoa, eta halaber 2019ko 1,97 egunekoa baino txikiagoa.

Lurraldeei dagokienez, batez besteko egonaldian lortutako balioak ere 1,92 egunekoak izan dira, Araban izan ezik, non balio hori hamarren batean gainditu den, eta 1,93 egunekoa izan da 2021. urte osorako.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. 2021

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2021p.p. *2021p.p. *2021p/p-1 (%)2021p/p-1 (%)
EUSKAL AE41,18,348,87,889,4421,943,6645,0
         
Araba/Álava40,58,650,89,076,1924,438,7251,1
Vitoria-Gasteiz40,78,253,28,466,2019,335,1941,6
         
Bizkaia38,47,946,46,978,5617,436,4937,9
Bilbao39,98,546,87,183,6018,039,1639,1
         
Gipuzkoa44,58,751,08,5106,4725,254,2750,2
Donostia / San Sebastian48,910,254,110,3128,4426,469,4656,1

p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

p.p.*= aurreko urteko portzentajezko puntuko aldea

Data 2022ko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko hotel-establezimenduetako plazen okupazio-maila % 41,1ekoa izan da 2021ean, eta logelen okupazio-maila % 48,8koa; beraz, ehuneko 8,3 eta 7,8 puntuko igoera gertatu da 2020. urtearekin alderatuta, hurrenez hurren.

Gipuzkoan, plazen okupazio-maila % 44,5ekoa izan da urte osoan; Araban, % 40,5ekoa; eta Bizkaian, % 38,4koa. Hiriburuen balioak dagozkien lurraldeetakoak baino pixka bat handiagoak izan dira.

Logelen okupazio-maila, bestalde, % 51,0 izan da Gipuzkoan, % 50,8 Araban eta, azkenik, % 46,4 Bizkaian. Hiriburuei dagokienez, Donostian logelen okupazio-maila % 54,1ekoa izan da, Gasteizen % 53,2koa eta Bilbon % 46,8koa.

Errentagarritasun-adierazleak hobetu egin dira 2021. urtean zehar, aurreko urtean ikusitakoen aldean. Euskal AEko ADR edo eguneko batez besteko tarifa, urteko % 21,9ko igoeraren ondoren, 89,44 eurokoa izan da. RevPar delakoaren kasuan, 2021eko balioa 43,66 eurokoa izan da, hau da, % 45,0 igo da 2020arekiko.

2021eko abendua

2021eko abenduan, 181.836 sarrera eta 336.886 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan.

2020ko abenduarekin alderatuta, hotel-sektorearen suspertzea % 221,6koa izan da sarreren kasuan, eta % 239,0koa gaualdienean. Halarik ere, 2021eko abenduko sarrerak 2019ko abendukoen % 87,1 dira, eta gaualdiak % 87,7.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia. Abendua 2021

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2021/12m/m-12 (%)2021/12m/m-12 (%)2021/122020/12
EUSKAL AE181.836221,6336.886239,01,851,76
Estatukoak131.545183,9245.313202,61,861,75
Atzerritarrak50.291393,391.573400,01,821,80
       
Araba/Álava27.177220,952.209204,61,922,02
Estatukoak22.532233,643.445208,91,932,08
Atzerritarrak4.645171,28.764184,91,891,80
Vitoria-Gasteiz21.384183,242.696176,92,002,04
       
Bizkaia83.654196,3157.303219,01,881,75
Estatukoak64.741157,2119.891180,01,851,70
Atzerritarrak18.913518,337.412475,31,982,13
Bilbao58.978188,0110.073236,51,871,60
       
Gipuzkoa71.005257,9127.374286,81,791,66
Estatukoak44.272207,181.977238,81,851,68
Atzerritarrak26.733393,045.397419,71,701,61
Donostia / San Sebastian48.974314,487.342381,41,781,54

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 27.177 sarrera eta 52.209 gaualdi izan dira abenduan, aurreko urteko hilabete berean baino % 220,9 eta % 204,6 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2021eko abenduan, sarrerak % 196,3 igo dira, eta gaualdiak % 219,0. Guztira, 83.654 sarrera eta 157.303 gaualdi izan dira. Azkenik, Gipuzkoan, 2021eko abenduan, 71.005 sarrera eta 127.374 gaualdi izan dira; urte arteko igoera % 257,9koa izan da sarreretan eta % 286,8koa gaualdietan. Euskal AE osoan, atzerriko jatorriko sarrera eta gaualdien kopuruak gora egin du nabarmen, 2020ko abenduko balioak ia boskoiztu egin baitira.

Euskal AE osotara harturik, 2021eko abenduko batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da, hau da, 2020ko hilabete berean lortutakoa (1,76 egun) baino luzeagoa. 2019ko abenduan, aldagai hori 1,84 egunekoa izan zen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abendua 2021

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2021/12p.p. *2021/12p.p. *2021/12m/m-12 (%)2021/12m/m-12 (%)
EUSKAL AE36,220,542,621,375,6221,432,23142,0
         
Araba/Álava38,520,648,422,269,2420,533,50123,0
Vitoria-Gasteiz40,520,452,723,060,184,431,7185,3
         
Bizkaia36,020,243,221,873,4723,031,75147,5
Bilbao38,621,944,922,978,3726,135,22157,6
         
Gipuzkoa35,621,139,820,681,2117,832,36143,5
Donostia / San Sebastian40,124,943,223,691,6612,539,61147,3

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2021eko abenduko okupazio-mailei dagokienez, Euskal AE osoan % 36,2ra iritsi da plazen arabera neurtzean, eta % 42,6ra logelen arabera neurtzean. 2020ko abenduarekin alderatuta, igoerak portzentajezko 20,5 eta 21,2 puntukoak dira, hurrenez hurren. 2019ko abenduarekin alderatuta, aldiz, zifra horiek portzentajezko 7,9 puntu beherago daude plazen okupazio-mailaren kasuan, eta 9,5 puntu beherago logelaka neurturik.

Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 75,62 eurora iritsi da Euskal AE osoan, 2021eko abenduan. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoa nabarmentzen da 81,21 eurorekin, ondoren Bizkaia 73,47 eurorekin eta, azkenik, Araba 69,24 eurorekin. Hiriburuetan, ADR 91,66 eurokoa da Donostian, 78,37 eurokoa Bilbon eta 60,18 eurokoa Gasteizen. Zifra horiek guztiek urte arteko hazkunde esanguratsuak dakartzate: % 26,1 Bilbon, % 12,5 Donostian eta % 4,4 Gasteizen. 2019ko abenduan, Euskal AE osorako ADR 76,79 eurora iritsi zen, hau da, 2021eko abendukoa baino 1,17 euro gehiago.

Azkenik, Euskal AEko RevPar 32,23 eurokoa izan da 2021eko abenduan, 18,91 euro handiagoa 2020ko abenduan erregistraturikoa baino. Araban 33,50 eurora iritsi da, Gipuzkoan 32,36 eurora eta Bizkaian 31,75 eurora. 2020ko hilabete berarekin alderatuta, igoera adierazgarriak izan dira: % 147,5 Bizkaian, % 143,5 Gipuzkoan eta % 123,0 Araban.

Informazio-oharra

Hotelen abenduko ETHIren estaldura % 81,0koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

Hotel-establezimenduak 2021ean suspertu dira 2020. urtearen aldean, baina ez dira iritsi Euskal AEn 2019an izaniko okupazio-kopuruetara

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Ekaina 2025
Eguneratze data : 
2022/01/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/08/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019416_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar