2022/02/10eko prentsa-oharra

EZKONTZA-HAUSTEEN ESTATISTIKA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2.864 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, 2020an; aurreko urtean baino % 14,5 gutxiago

Adingabeen kasuan, hausteen erdiak baino gehiagok (% 53) zaintza partekatua ekarri zuten

2020an –COVID-19aren pandemia bereizgarri izan duen urtea–, 2.864 ezkontza hautsi ziren Euskal AEn; kopuru hori 2019koa baino txikiagoa izan da, orduan 3.348 hauste egon baitziren, Eustaten datuen arabera. Hauste horietatik, % 16,1 Araban izapidetu zen, % 52,1 Bizkaian eta % 31,8 Gipuzkoan. Ezkontza-haustetzat jotzen da deuseztasunen, banantzeen eta zuzeneko dibortzioen ondorioz ezkontza desegiten denean, hau da, aurretik legezko banantzerik izan ez denean.

Zuzeneko dibortzio guztietatik, 2.290 elkarren arteko adostasunez izan ziren eta 479 adostasun gabekoak; banantzeen kasuan, 80 elkarren arteko adostasunez eta 13 adostasun gabekoak.

Euskal AEko ezkontza-hausturak, sententzia-motaren arabera. 2019-2020

Excel csv
 20202019Gehikuntza (%)
Guztira2.8643.348-14,5
Sententzia mota   
Adostasun gabeko dibortzioa479576-16,8
Adostasun dibortzioa2.2902.625-12,8
Deuseztasuna21100,0
Adostasun gabeko banaketak1318-27,8
Adostasun banaketak80128-37,5

Data 2022ko Otsailaren 10a

Iturria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika

Ezkontza-hausteen % 70,6an, demanda bi ezkontideek aurkeztu zuten, % 19,1ean emazteak eta % 9an baino ez, senarrak.

Hausteen % 37,7 hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 27,2 elkarrekin bizitzen 20 urte baino gehiago egon ondoren. Banantzeen kasuan, ezkontzen % 60,2k 15 urte baino gutxiago iraun zuten. Zuzeneko dibortzioaren bidez desegindako ezkontzen iraupena, batez beste, 14,9 urtekoa zen; zifra hori handitu egin zen, eta 26,7koa izan zen, legezko banantze bidez desegindakoetan.

Desegindako ezkontzen % 33,1ek ez zeukaten seme edo alaba adingaberik, ez eta mendeko adindunik ere; % 56,4k adingabeak baino ez zituzten; % 4,2k ekonomikoki mendekoak ziren adindunak baino ez, eta % 6,3k adingabe eta adindun mendekoak.

Kargura semeak edo alabak dituzten ezkontzen % 51,3an, mantenu-pentsioa bi gurasoei zegokien; % 42an, aitari, eta % 6,7an, amari.

graf0019516_01_e.png

Seme edo alaba adingabeen zaintzari dagokionez, kasuen % 53an partekatua izan zen, % 39,2an amari egokitu zitzaion eta % 7,5ean, aitari.

Dibortzioen zifra, guztira, 3.049 izan zen, 2020an, aurreko urtean baino 500 gutxiago

Dibortzioei dagokienez, 2020an, guztira, 3.049 izan ziren; 280 kasutan aurretik legezko banantzea egon zen eta, 2.769 kasutan, zuzeneko dibortzioak izan ziren.

3.011 bikote heterosexual eta 38 homosexual (22 gizonenak eta 16 emakumeenak) dibortziatu ziren.

Dibortzio heterosexualei dagokienez, kopuru handiena 40 eta 49 urte bitartekoak izan ziren, bai gizonen kasuan, bai emakumeen kasuan, dibortziatutako pertsona guztien % 42,1 eta % 44,1, hurrenez hurren. Emakumeen batez besteko adina dibortzioaren unean 45,5 urte izan zen eta, gizonena, 48 urte.

Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, gizonen % 11,6 atzerritarrak ziren, eta, emazteen kasuan, % 10,3.

Orain desegindako ezkontzan bizikideek zuten egoera zibilari dagokionez, emazte ezkongabeak % 88,5 ziren, senar ezkongabeak baino pixka bat gutxiago (% 90,1).

Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren datan, baina gizonen % 3,5ek eta emakumeen % 2,4k egoitza kanpoan zuten.

2020an, 93 banantze eta bi ezkontza-deuseztasun izan ziren

2020ko 93 banantzeetatik, % 86 elkarren arteko adostasunez izan zen eta, % 14, auzibidean.

93 banantzeak bikote heterosexualenak izan ziren. Banantze heterosexualetan, banandutako emakumeen batez besteko adina 50,5 urte izan zen eta, gizonena, 53,2 urte.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2.864 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, 2020an; aurreko urtean baino % 14,5 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2022/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019516_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali