2022/02/28ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2022KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira 2022ko urtarrilean

2021eko abenduarekin alderatuta, salmentak % 0,9 igo ziren

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira 2022ko urtarrilean, 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.

Prezio konstanteetako salmenten bilakaera positiboa izan da 2021eko abenduaren aldean ere: % 0,9ko igoera urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Salmenten urte arteko portaera ez da homogeneoa izan sektoreka. Hala, elikagaien salmentak % 1,7 jaitsi dira 2021eko urtarrilaren aldean, eta gainerako produktuen salmentak % 6,9 igo dira urte arteko terminoetan 2022ko urtarrilean.

2021eko abenduarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan, joera positiboa izan da bi sektoreetan, elikagaien salmentetan % 1,3 eta gainerako produktuetan % 0,2, prezio konstanteetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2022

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,10,91,1
Araba/Álava-3,4-1,1-3,4
Bizkaia5,01,85,0
Gipuzkoa-3,40,3-3,4
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-1,71,3-1,7
Gainerako produktuak6,90,26,9
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE5,01,65,0

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2022ko Otsailaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Salmenten bilakaerak % 5,0ko urte arteko igoera izan du Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan, berriz, 2022ko urtarrilean izandako salmentak % 3,4 txikiagoak izan dira aurreko urteko hil berean izandakoak baino.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 5,0 gehitu dira 2022ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilaren aldean (2021eko abendua), enplegua % 1,6 hazi da.

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2022ko urtarrileko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira 2022ko urtarrilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019555_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali