2022/03/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO OTSAILA
Euskal AEko industria-prezioak % 3,3 igo dira 2022ko otsailean, eta energia elektrikoarenak dira nagusi, % 12,1ekin
2021eko otsailarekin alderatuta, industriako prezioek % 18,7 egin dute gora
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioak % 3,3 igo dira 2022ko otsailean, aurreko hilaren aldean. Otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 18,7koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2022ko otsailean, honako sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 12,1 gora), Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,0) eta Botiken fabrikazioa (% 3,8). Aitzitik, hil artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Erauzketa-industriak eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,2 behera); Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,6ko jaitsiera) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 0,3 behera).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean prezioek izandako aldakuntzek zeinu positiboa izan dute honako sektore hauetan: Energia (% 8,0 igo dira prezioak), Bitarteko ondasunak (% 1,9) eta Kontsumo-ondasunak oro har (% 1,5). Azken hauen igoera Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 1,6ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,6ko igoerek eragin dute. Ekipo-ondasunak, bestalde, % 0,5 jaitsi dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 123,2 | 3,3 | 18,7 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 107,2 | -2,2 | 1,8 |
| Manufaktura-industria | 119,5 | 1,7 | 13,8 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 114,7 | 1,2 | 8,0 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 103,5 | -0,6 | -4,3 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 124,8 | 2,8 | 20,3 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 140,8 | 5,0 | 39,7 |
| Industria kimikoa | 135,4 | 2,6 | 21,9 |
| Botiken fabrikazioa | 118,0 | 3,8 | 4,2 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 106,1 | 2,8 | 7,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 126,5 | 1,8 | 18,6 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 117,2 | -0,3 | 7,3 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 112,0 | 0,5 | 4,4 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 109,6 | 1,7 | 6,1 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 105,5 | -2,2 | -1,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 110,7 | 0,1 | 3,5 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 145,4 | 12,1 | 52,3 |
| Ura | 119,9 | 1,5 | 8,3 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 113,8 | 1,5 | 6,1 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 108,7 | 0,6 | 3,8 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 114,6 | 1,6 | 6,4 |
| Ekipo-ondasunak | 111,7 | -0,5 | 3,7 |
| Bitarteko ondasunak | 120,9 | 1,9 | 15,5 |
| Energia | 144,9 | 8,0 | 47,3 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Martxoaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Urte arteko terminoetan, 2022ko otsailean, 2021eko otsailaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 52,3ko igoera), Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 39,7ko igoera) eta Industria kimikoa (% 21,9ko igoera). Kontrako noranzkoan, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza sektoreko prezioak % 4,3 jaitsi dira, eta Garraio-materialaren fabrikaziokoak % 1,6.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 47,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 15,5 eta Ekipo-ondasunenak % 3,7. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 6,1 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 6,4 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 3,8.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, otsaileko indizea laginaren % 94,50eko estaldurarekin kalkulatu da, eta informazioa otsailean zein martxoan jaso da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62