HomeGaiakIngurumenaren kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko ingurumen-zergen...

2022/03/09ko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUA. AURRERAPENA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.177 milioi eurokoa izan zen 2020an, aurreko urtean baino % 14,1 gutxiago

2020an ingurumen-zergen zenbatekoa Euskal AEko zerga guztien zenbatekoaren % 7,5 izan zen, 2019an baino 5 hamarren gutxiago

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.177 milioi eurokoa izan zen 2020an, aurreko urtean baino 193 milioi gutxiago (-% 14,1), Eustatek landutako ingurumen-zergen kontuaren arabera.

Kontu hori ingurumen-kontuen sistemaren parte da, eta Eurostat-en metodologiaren arabera lantzen da. Zerga-oinarri gisa ingurumenaren gainean eragin negatiboa, egiaztatua eta berariazkoa duen materialen baten unitate fisikoa (edo antzekoa) duten zerga guztiek osatzen dute haren esparrua, baldin eta Europako Kontu Sisteman (SEC2010) zergen artean identifikatzen bada.

Ingurumen-zergak hiru kategoriatan biltzen dira, ingurumen-izaeraren arabera: energiaren gaineko zergak, garraioaren gaineko zergak eta kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak.

Euskal AEKo ingurumen zergak, motaren eta ingurumen izaeraren arabera (milaka euro). 2016-2020

Excel csv
 20162017201820192020(a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
      2019/20182020(a) /2019
INGURUMEN ZERGAK GUZTIRA1.145.6351.201.9731.256.2311.370.2261.177.4099,1-14,1
Energiaren gaineko zergak987.3021.034.5551.081.9591.194.2541.011.49010,4-15,3
Garraio-zergak148.787156.948163.503164.903154.2440,9-6,5
Kutsadura- eta baliabide-zergak9.54510.47010.76911.07011.6752,85,5

(a)Aurrerapena

Data 2022ko Martxoaren 9a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen zergen kontua

Energiaren gaineko zergetan, hidrokarburoen zerga bereziaren bilakaeraren ondorioz, sortutako sarreren beherakada nabarmentzen da

Ingurumen-zerga motei dagokienez, energiaren gaineko zergek jaso dute zenbatekorik handiena: 1.011 milioi euro izan ziren 2020an, hau da, ingurumen-zerga guztien % 85,9. Gainera, 2019. urtearekin alderatuta, zerga horiek izan dute jaitsierarik handiena, % 15,3koa. Jaitsiera hori hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren bilakaeraren ondorio zuzena da. Zerga berezi hori, 826 milioi eurorekin, energiaren gaineko zergen % 81,6 da, eta % 19,6ko beherakada izan zuen, hau da, 2019an baino 201 milioi euro gutxiago. COVID 19aren ondoriozko ekonomia- eta osasun- egoerak zergapeko produktuen kontsumo txikiagoa ekarri zuen eta, ondorioz, zerga-bilketa txikiagoa. Horren atzetik datoz, talde horretan, energia elektrikoaren produkzioaren balioaren gaineko zerga eta berotegi-efektuko gasen emisio-eskubideak. Horiek % 31,3 hazi dira aurreko aldiarekin alderatuta, hau da, 23 milioi euro.

Bigarrenik, garraioaren gaineko zergak daude, ingurumen-izaerako zerga guztien % 13,1 ekarri zuten, eta 154 milioi euroko zenbatekoa izan zuten 2020an, aurreko urtean baino % 6,5 gutxiago. Kategoria horren barruan, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga da zerga nagusia, 138 milioi euro bildu baitzituen 2020an —zerga kategoria horren % 89,4—.

Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak ditugu, ingurumen-izaerako zerga guztien % 1,0 dira, eta 2020an % 5,5 hazi dira, aurreko urtearekin alderatuta; 12 milioi euroko zenbatekoa izan dute. Kanonen igoerak eragin du hazkunde hori.

Ingurumen-zergek sortutako diru-sarrerak Euskal AEko zergek sortutakoen % 7,5 dira

2020an ingurumen-zergak Euskal AEko zerga guztien % 7,5 izan ziren, hau da, 2019an baino 5 hamarren gutxiago (% 8,0).

Zerga motaren araberako sailkapenari dagokionez, produktuen gaineko zergetan, BEZa salbu, eta inportazioen gaineko zergetan biltzen dira ingurumen-izaerako zerga gehien; 2020an, mota horretan kontabilizatutako zergen % 51,6, ingurumen-zergei zegozkien, guztira 968 milioi eurorekin. Nabarmendu behar da 2020an % 17,8ko beherakada izan dutela.

graf0019579_01_e.png

Beste zerga arrunt batzuen atalean, ingurumen-zergak % 42,7 izan ziren, eta 138 milioi euroko zenbatekoa izan zuten. 2019. urtearekin alderatuta, igoera txiki bat izan zuten (+% 0,6). Azkenik, produkzioaren gaineko beste zerga batzuetan, zerga horien % 10,3 ingurumen-zergei zegozkien, hau da, 71 milioi euro. 2019. urtearen aldean, % 27,6 gehiago.

Europako ingurumen-zergen presioaren analisi konparatzailea

Fiskalitate berdea —ingurumen-zergen ondorioz bildutako zenbatekoaren barne-produktu gordinaren gaineko ehuneko gisa neurtua— Euskal AEn % 1,65ekoa izan zen 2020an, eta ehuneko hori Europako ia herrialde guztien azpitik dago, Alemaniaren azpitik (% 1,71), Espainiaren azpitik (% 1,75), Frantziaren azpitik (% 2,18) edo Suediaren azpitik (% 2,02), besteak beste. EB-27aren batez bestekoa % 2,24koa izan zen. Edonola ere, Euskal AEko tasa Irlandakoa (% 1,21) eta Luxenburgokoa (% 1,39) baino handiagoa izan zen. Taularen goialdean Grezia, Kroazia edo Danimarka gisako herrialdeak daude, % 3tik gorako tasekin.

graf0019579_02_e.png

Ingurumen-zergen lurralde-analisia

Ingurumen-zergak lurralde historikoen arabera banatuta, ikus daiteke, 2020an, Bizkaian metatzen dela guztizkoaren % 53,4, Gipuzkoan % 32,1 eta Araban % 14,5.

Gainera, zergen beherakada, lehen aipatu dugunez, % 14,1ekoa izan arren, nabarmentzekoa da Arabako beherakada (-% 17,6), Gipuzkoakoa (-% 16,1) eta, azkenik, Bizkaikoa (-% 11,8).

Euskal AEKo ingurumen zergak, lurralde historikoaren arabera (milaka euro). 2017-2020

Excel csv
 2017201820192020(a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
     2018/20172019/20182020(a) /2019
EUSKAL AE1.201.9731.256.2311.370.2261.177.4094,59,1-14,1
ARABA/ALAVA188.774193.726207.754171.1842,67,2-17,6
BIZKAIA617.942662.638712.009628.1817,27,5-11,8
GIPUZKOA395.257399.867450.463378.0441,212,7-16,1

(a)Aurrerapena

Data 2022ko Martxoaren 9a

Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen zergen kontua

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ingurumen-zergen zenbatekoa 1.177 milioi eurokoa izan zen 2020an, aurreko urtean baino % 14,1 gutxiago

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Eragiketa kodea : 
173304
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014-2023
Eguneratze data : 
2022/03/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019579_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali