HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritza-sektoreko...

2022/02/14ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. IV/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 6,0 igo dira 2021. urte osoan

Urteko laugarren hiruhilekoan Merkataritzak ere joera positiboa izan du: urte arteko salmentak % 2,3 gehitu dira

2021. urte osoan, Merkataritzaren sektoreak (handizkako merkataritza, txikizkakoa eta ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 6,0ko igoera izan du salmentetan prezio finkoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

Bai handizkako merkataritzak, bai txikizkakoak emaitza positiboak izan dituzte 2021. urte osoan, aurreko urtearen aldean: % 9,2 eta % 3,6 hazi dira, hurrenez hurren. Aitzitik, Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa adarreko salmentak % 1,2 jaitsi dira 2021ean.

Salmenten susperraldia orokorra izan da lurraldeetan 2021. urtean. Araba nabarmentzen da, hartan prezio finkoetan % 7,0 hazi baitira salmentak. Bizkaian eta Gipuzkoan joera antzekoa izan da urtean zehar, salmentetan metatutako urteko igoerak % 5,9 eta % 5,6 izan baitira, hurrenez hurren.

Merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua, bestalde, % 0,1 igo da 2021. urte osoan, aurreko urteko batezbestekoaren aldean.

2021eko laugarren hiruhilekoko datuak soilik aztertuta, Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentek % 2,3ko igoera izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, balio errealetan eta egutegiaren eragina zuzenduta.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-eraginak ezabaturik, Merkataritzaren sektoreak ere aurrerapena izan du, % 0,3koa, urteko azken hiruhilekoan, prezio finkoetan.

Merkataritzaren barruan, urte arteko bilakaera positiboa izan da handizkako eta txikizkako Merkataritzan, % 4,6ko eta % 3,3ko urte arteko hazkundeekin, hurrenez hurren. Ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean, salmentak % 13,8 murriztu dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

2021eko laugarren hiruhilekoko urte arteko alderaketa positiboa izan da hiru lurraldeetan. Prezio finkoetako salmentak % 3,3 igo dira Gipuzkoan, % 2,1 Bizkaian eta % 0,9 Araban.

Azkenik, Euskal AEko Merkataritzako langile enlegatuen indizeak % 2,1eko aldakuntza positiboa izan du 2021eko azken hiruhilekoan, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta; hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,1 jaitsi da.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2021/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA2,30,36,0
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa-13,8-3,0-1,2
Handizkako merkataritza4,60,59,2
Txikizkako merkataritza3,31,13,6
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava0,90,47,0
Bizkaia2,10,35,9
Gipuzkoa3,30,25,6
    
EMPLEGUA2,1-0,10,1

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2022ko Otsailaren 14a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kounturako indizea

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis. ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea % 94,10eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 6,0 igo dira 2021. urte osoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2022/02/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019527_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali