2022/02/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 3,3 egin dute gora 2022ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

2021eko urtarrilarekin alderatuta, industria-prezioek % 15,4 egin dute gora

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 3,3 egin dute gora 2022ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean, Eustaten datuen arabera. Urtarrileko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 15,4koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2022ko urtarrilean prezioetan aurreko hilaren aldean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 7,2), Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 5,3) eta Industria kimikoa (% 4,7). Prezioetan hilen artean beherakada izan duen sektore bakarra, berriz, Erauzketa-industriena izan da (% 1,2 egin du behera).

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenarekin jarraitzeko, prezioen aldakuntzak, aurreko hilarekin alderatuta, guztiak izan dira positiboak: Energiak gora egin du prezioetan % 6,1, Tarteko ondasunek % 3,4, Ekipo-ondasunek % 2,0 eta Kontsumo-ondasunek, oro har, % 1,9, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 2,0ko eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen % 1,3ko igoeraren ondorioz.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA118,73,315,4
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak109,6-1,20,5
Manufaktura-industria117,63,212,8
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria113,33,56,6
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza104,20,3-3,8
Zurgintza, papera eta arte grafikoak121,45,317,0
Kokeak eta petrolioa fintzen134,17,240,0
Industria kimikoa132,04,720,9
Botiken fabrikazioa114,31,01,6
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak103,21,43,8
Metalurgia eta produktu metalikoak124,32,818,6
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa116,91,46,8
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa111,43,73,9
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa107,71,64,1
Garraiorako materialen fabrikazioa108,01,5-0,9
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa110,50,93,4
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna126,14,032,9
Ura114,43,06,4
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak112,11,94,5
Kontsumoondasun iraunkorrak108,01,33,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak112,82,04,7
Ekipo-ondasunak112,22,03,2
Bitarteko ondasunak118,63,414,4
Energia133,76,140,2

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Otsailaren 21a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Urte arteko terminoetan, 2022ko urtarrila 2021eko urtarrilaren aldean, prezioen igoera handienak honako adarretan izan dira: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 40,0), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 32,9) eta Industria kimikoa (% 20,9). Behera egin dute prezioetan, berriz, Ehungintzak, jantzigintzak, larrugintzak eta oinetakoen industriak (% 3,8) eta Garraio-materialaren fabrikazioak (% 0,9).

Halaber, helburu ekonomikoaren arabera ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiarenak % 40,2 egin du gora, Tarteko ondasunenak % 14,4 eta Ekipoko ondasunenak % 3,2. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 4,5eko hazkundea izan dute prezioetan, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 4,7 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 3,2 igo direlako.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik, egoerak ezohikoak izan badira ere. Haiei esker, urtarrileko indizea laginaren % 95,09ko estaldurarekin kalkulatu da –haren informazioa urtarrilean eta otsailean jaso da–.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prezioek % 3,3 egin dute gora 2022ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019541_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali