HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Merkatuko zerbitzuetan...

2022/02/15eko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZUAK. IV/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkatuko zerbitzuetan metatutako salmentak % 9,3 igo dira 2021ean Euskal AEn

2021eko laugarren hiruhilekoan, salmentak % 13,0 handiagoak izan dira aurreko urteko hiruhileko berean baino

Eustatek landutako datuen arabera, Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 9,3 igo dira 2021eko metatuan Euskal AEn, prezio finkoetan.

Sektoreka, Garraio eta biltegiratzeko salmentak % 16,7 suspertu dira, eta Ostalaritzakoak % 16,2. Igoerak apalagoak izan dira Administrazio-jardueren eta zerbitzu osagarrien sektorean, non urteko igoera % 5,0koa izan baita; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, % 2,0koa; eta, azkenik, Informazioaren eta komunikazioen sektorean, 2021. urtean izaniko salmentak 2020. urtean izanikoak baino % 0,5 handiagoak izan dira.

Nabarmendu behar da 2021ean Garraio eta biltegiratzearen sektorean metatutako salmentak 2019koak baino handiagoak direla, COVID-19aren aurretik.

Hiru lurraldeek joera positiboak izan dituzte 2021. urte osoan. Arabak erakutsi du dinamismorik handiena aurreko urtearekin alderatuta, prezio finkoetan % 12ko hazkundea izan baitu. Gipuzkoan, urtean zehar metatutako igoera % 9,7koa izan da, eta Bizkaian % 8,4koa.

Merkatuko zerbitzuen sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 0,4 jaitsi da 2021ean, aurreko urtearen aldean.

2021eko laugarren hiruhilekoko datuak soilik aztertuta, Euskal AEko Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentek % 13,0ko igoera izan dute, prezio finkoetan eta egutegiko baldintza homogeneotan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta urtaro-ondorioak kenduta, Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 2,8 igo dira urteko azken hiruhilekoan.

Merkatuko zerbitzuen sektorearen barruan, 2021eko laugarren hiruhilekoko urte arteko bilakaera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, positiboa izan da azpisektore gehienetan. Horrela, urteko azken hiruhilekoan Ostalaritzako salmentak % 44,8 suspertu dira urte arteko terminoetan, Garraio eta biltegiratzean % 19,9 hazi dira, eta Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan % 8,2ko hazkundea izan da. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak azpisektorean, aldiz, emaitza negatiboak izan dira, salmentak % 2,0 jaitsi baitira urte arteko terminoetan. Azkenik, Informazioan eta komunikazioetan espezializatutako merkatuko zerbitzuen artean, salmentek ez dute urte arteko aldakuntzarik izan (% 0,0).

Urte arteko hazkundea lurraldeetan orokorra izan da 2021eko laugarren hiruhilekoan. Araban % 16,1ekoa izan da hazkundea, Bizkaian % 12,8koa eta, azkenik, Gipuzkoan % 12,2koa.

Azkenik, Euskal AEko pertsona landunen indizeak % 0,5eko aldakuntza positiboa izan du 2021eko azken hiruhilekoan, 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,6koa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkatuko beste zerbitzuk. Behin-behineko datuak. 2021/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 Indizeat / t-4At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA13,02,89,3
Garraioa eta biltegiratzea19,92,816,7
Ostalaritza44,812,816,2
Informazioa eta komunikazioak0,00,20,5
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak-2,0-1,82,0
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak8,21,75,0
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava16,14,412,0
Bizkaia12,81,98,4
Gipuzkoa12,23,99,7
    
EMPLEGUA0,50,6-0,4

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2022ko Otsailaren 15a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kounturako indizea

INFORMAZIO OHARRA

Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.

Egutegiaren eraginak zuzentzeko eta serieak urtaro-eraginik gabe uzteko erabilitako modeloek COVID-19ak aztertutako aldagaietan duen eragina barne hartzen dute, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Guidance on Time Series Treatment in the context of the COVID-19 crisis ohar metodologikoan emandako gomendioei jarraikiz.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik aparteko zirkunstantzia hauetan. Haiei esker, 2021eko laugarren hiruhilekoko indizea % 94,10eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkatuko zerbitzuetan metatutako salmentak % 9,3 igo dira 2021ean Euskal AEn

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2022/02/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019537_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali