2022/03/31ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. IV/2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021eko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 4,3ko igoera izan zuten aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Inportazioen prezioek ere % 1,1eko igoera izan zuten

Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioek % 4,3ko igoera izan zuten 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Konparazioa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, igoera % 11,4ra iritsi da.

Inportazioen prezioek ere antzeko joera agertu dute. Ildo horretan, % 1,1eko igoera izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 23,5ekoa 2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazioen barruan, produktu energetikoen prezioek % 5,9ko igoera izan zuten 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta produktu ez-energetikoen prezioek, berriz, % 4,3ko igoera. Aurreko urteko hiruhileko berarekin (hots, 2020ko laugarrenarekin) alderatuta, ondasun energetikoen prezioek % 29,5eko igoera izan zuten, eta ondasun ez-energetikoen prezioek, berriz, % 11ko igoera.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizeak % 11,1eko jaitsiera izan zuen hiruhileko arteko tasan, eta produktu ez-energetikoen prezioen indizeak, berriz, % 4,8ko igoera. Urtetik urterako konparazioan, berriz, produktu energetikoen prezioek % 54,6ko igoera izan zuten, eta ez-energetikoen prezioek % 17,2koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2021/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra4,311,41,123,5
     
Energiazko gaiak5,929,5-11,154,6
Energiazkoak ez diren gaiak4,311,04,817,2
Kontsumo-ondasunak2,65,410,615,7
Kapital-ondasunak3,93,22,76,5
Bitarteko ondasunak5,015,90,225,8

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2022ko Martxoaren 31a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, azpimarratu beharra dago esportazioen prezio guztiek aurreko hiruhilekoaren aldean izan zuten igoera: bitarteko ondasunen prezioak % 5,0 igo ziren, kapital-ondasunenak % 3,9, eta kontsumo-ondasunenak, berriz, % 2,6. Egiaztatu denez, urtetik urtera ere igo egin ziren bitarteko ondasunen prezioak (% 15,9), kontsumo-ondasunenak (% 5,4) eta kapital-ondasunenak (% 3,2).

Inportazioei erreparatuta ikus daitekeenez, kontsumo-ondasunen prezioek gora egin zuten aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (% 10,6) zein urtetik urtera (% 15,7). Gauza bera gertatu zen beste bi ondasun motekin. Izan ere, kapital-ondasunen prezioek % 2,7ko igoera izan zuten aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 6,5eko igoera aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Bitarteko ondasunen kasuan, prezioen urtetik urterako igoera % 25,8era iritsi zen, baina igoera txikiagoa izan zen aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (% 0,2 baino ez).

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek eremu guztietan egin zuten gora 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. EB-28an, % 4,9 igo ziren, ELGAn % 4,6, Eurogunean % 4,4, eta munduko gainerakoan, berriz, % 2,9. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta ere, joera antzekoa izan da: prezioek eremu ekonomiko guztietan egin zuten gora, eta azpimarratu beharra dago Euroguneko eta EB-28ko igoera (% 13,7 bi eremuetan). Gainerako eremuek ere tasa positiboak izan zituzten. Ildo horretan, ELGAko igoera-tasa % 12,4ra iritsi zen, eta munduko gainerakoan, berriz, % 6,7ko igoera izan zen.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2021/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra4,311,41,123,5
     
Euro eremua4,413,74,810,4
EB-284,913,74,311,3
ELGE4,612,4-1,519,1
Munduko besteak2,96,78,435,7

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2022ko Martxoaren 31a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioen kasuan, prezioak eremu geografiko guztietan igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean, ELGAn izan ezik. Eremu horretan, % 1,5eko jaitsiera izan zuten prezioek. Igoerak antzekoak izan ziren Eurogunean (% 4,8) eta EB-28an (% 4,3), eta % 8,4ra iritsi zen munduko gainerakoan. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta ere, igoera-tasak erregistratu ziren eremu ekonomiko guztietan, eta bereziki handia izan zen munduko gainerakoan (% 35,7) eta ELGAn (% 19,1). Eremu horiek alderdi "energetikoaren” eragin handiagoa jasotzen dute.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021eko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 4,3ko igoera izan zuten aurreko hiruhilekoarekin alderatuta

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019617_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali