2022/03/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2022KO OTSAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,9 igo dira 2022ko otsailean
2022ko urtarrilaren aldean, salmentak % 0,1 gehitu ziren
Eustatek landuriko datuen arabera, 2022ko otsailean, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,9 igo dira 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Prezio konstanteetako salmenten bilakaera positiboa izan da 2022ko urtarrilaren aldean ere: % 0,1eko igoera urtaroen eraginik gabeko terminoetan.
Salmenten urte arteko jokamoldea ez da homogeneoa izan sektoreetan. Halatan, elikagaien salmentak % 5,2 jaitsi dira 2021eko otsailarekin alderatuta, eta gainerako produktuen salmentak, aldiz, % 24,3 goititu dira.
2022ko urtarrilaren aldean ere desberdina izan da joera sektorearen arabera: elikagaien salmentek % 1,0 egin dute behera, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 2,5 egin dute gora.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 2,9 | 0,1 | 0,9 |
| Araba/Álava | -4,9 | -0,6 | -4,2 |
| Bizkaia | 5,3 | 0,7 | 3,3 |
| Gipuzkoa | 2,6 | -0,6 | -0,7 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -5,2 | -1,0 | -4,9 |
| Gainerako produktuak | 24,3 | 2,5 | 14,1 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 4,4 | -0,4 | 4,8 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Martxoaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Bizkaian eta Gipuzkoan salmenten bilakaerak % 5,3ko eta % 2,6ko urte arteko igoera izan du 2022ko otsailean, hurrenez hurren; Araban, berriz, salmentak % 4,9 txikiagoak izan dira aurreko urteko hil berean baino.
2022ko urtarrileko eta otsaileko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 0,9ko igoera izan du, gainerako produktuen salmentek % 14,1eko igoera metatua izan baitute; izan ere, elikagaien salmentak % 4,9 txikiagoak izan dira aurreko urteko aldi metatu berean baino.
Lurraldeka, aurtengo aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian, aurreko urteko aldi metatu berean baino % 3,3 salmenta gehiago izan baititu. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, urteko lehendabiziko bi hilabeteetako salmentak % 4,2 eta % 0,7 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 4,4 gehitu dira 2022ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilarekiko, 2022ko urtarrilarekiko, enplegua % 0,4 jaitsi da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2022ko otsaileko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62