2022/04/26ko prentsa-oharra
INDUSTRIAREN INKESTA. 2020
Industriaren negozio-zifrak % 18,2 egin zuen behera 2020an, Euskal AEn
Bizkaia izan zen 2020an COVID-19aren pandemiaren ondoriozko kaltetuena, Arabarekin eta, bereziki, Gipuzkoarekin alderatuta, haien beherakada moderatuagoa izan baitzen
2020an, COVID-19aren pandemia hasi zen urtean, neurri murriztaileenak hartu zirenean, industriaren jarduerak kalte handia jasan zuen, eta, hala, % 18,2ko beherakada izan zuen haren negozio-zifrak, Eustatek dituen datuen arabera.
COVID-19aren ondorioak adierazle ekonomiko guztietan antzeman ziren. Hasteko, enpleguan Euskal AEko industrian lanean ari den pertsona kopuruak % 3 egin zuen behera eta, beraz, azken urteotako joera positiboa hautsi zen. Enplegatuak, guztira, 200.699 izan ziren, 2019an baino sei mila pertsona inguru gutxiago, bost urtez gora egiten jardun ondoren.
Industria-sektoreak –barnean sartzen dira manufaktura-industria, erauzketa-industriak, energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta ur- eta saneamendu-hornidura– 11.172 establezimendutan garatu zuen jarduera, guztira, aurreko urtean baino % 1,4 gutxiago.
Negozio-zifra 49.005 milioi eurokoa izan zen, 2020an, prezio arruntetan. Diru-sarreren bolumen hori 2019koa baino % 18,2 baxuagoa da, eta zifrarik baxuena, 2005etik. Aldi berean, langileen gastuak % 5,3 jaitsi ziren, aurreko urtearekin alderatuta, eta lan egindako ordu kopurua % 8,7 murriztu zen.
Balio erantsi gordina faktore-kostuetan adierazle makroekonomikoa da, eta ondasun eta zerbitzuen ekoizpen osoaren balio ekonomikoa adierazten du, ekoizpen horretarako beharrezkoak izan diren intsumoak kenduta. 2020an, Euskal AEko industria-sektoreak sortutako balio erantsi gordina 13.073 milioi eurokoa izan zen, 2019an izandakoa baino % 14,5 baxuagoa, eta, hala, hazkuntzako sei urteko aldia eten zen; adierazle horrek 2015ean erregistratutako antzeko zifrak izan ditu.
Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila €). 2020
| Euskal AE | 2020-2019 (gehiguntza %) | Araba/Álava | 2020-2019 (gehiguntza %) | Bizkaia | 2020-2019 (gehiguntza %) | Gipuzkoa | 2020-2019 (gehiguntza %) |
Pertsona enplegatuak NU | 200.699 | -3,0 | 41.647 | -2,9 | 78.754 | -3,3 | 80.298 | -2,9 |
Negozio kopurua | 49.005.694 | -18,2 | 11.788.747 | -16,3 | 20.627.150 | -21,3 | 16.589.797 | -15,4 |
Balio Erantsi Gordina faktore-kostuetan | 13.073.105 | -14,5 | 2.884.055 | -13,4 | 4.877.746 | -17,3 | 5.311.304 | -12,4 |
Pertsonal gastuak | 8.829.580 | -5,3 | 1.835.896 | -5,8 | 3.423.202 | -5,0 | 3.570.482 | -5,3 |
Itxurazko lan-produktibitatea | 65,1 | -11,8 | 69,3 | -10,8 | 61,9 | -14,5 | 66,1 | -9,8 |
Pertsonal-kostuak pertsonako | 44,0 | -2,3 | 44,1 | -3,0 | 43,5 | -1,8 | 44,5 | -2,5 |
Soldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %) | 148,1 | -9,8 | 157,1 | -8,1 | 142,5 | -13,0 | 148,8 | -7,6 |
Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
2020an, Euskal AEko industria-sektoreak enplegatu bakoitzeko 65.138 euroko itxurazko lan-produktibitatea –ekoizpen-prozesuari aplikatutako lan-unitate baten errendimendua– erregistratu zuen, 2019koa baino % 11,8 baxuagoa, eta pertsona bakoitzeko langile-kostuak 43.994 eurokoak izan ziren, aurreko urtekoak baino % 2,3 baxuagoak. Bi adierazle horiek batzen badira, soldataren arabera doitutako lan-produktibitatearen ratioa lortzen da, eta hark adierazten du zenbat balio erantsi eskuratzen den enplegatu bakoitzeko, batez besteko kostuak kontuan hartuta. 2020ko balioa % 148,5ekoa da, edo, beste modu batera esanda, balio erantsiko terminoetan lortu zen enplegatu bakoitzeko kostuen balioa halako 1,48. Adierazle hori 2013ko % 152,9aren eta 2008ko % 180,9aren artean izan da, eta % 9,8 egin du behera 2020an, 2019aren aldean.
Zifra horiekin bat etorriz, ustiapenaren emaitza, edo Irabazia Interes eta Zerga aurretik, % 47,9 jaitsi da. Kontzeptualki, ustiapenaren emaitzak adierazten du enpresa batek galerak edo irabaziak dituen ekitaldi baten amaieran, haren jarduerari dagokionez. Mardula bada ere, 2020an ustiapen-emaitzaren beherakada 2009an erregistratutakoaren (–% 50) antzekoa da edo 2013koaren (–% 51,3) antzekoa.
Lurralde-analisia
Pandemiaren ondorioz lehen urtean hartutako neurriek hiru lurraldeetan izan dute eragin nabarmena, baina ez modu berean.
Adierazle nagusiak kontuan hartuta, Bizkaia izan da lurralde kaltetuena, eta Gipuzkoa izan da, nolabait, krisi horri hobekien aurre egin diona.
Bizkaian, industria-enpleguak % 3,3 egin du behera, eta % 2,9 Araban eta Gipuzkoan; ondorioz, lan egindako ordu kopuruak % 9 egin du behera Bizkaian, % 8,7 Araban eta % 8,3 Gipuzkoan. Industria-establezimenduei dagokienez, zifra % 1,9 murriztu da Bizkaian, % 1,2 Araban eta % 1 Gipuzkoan. Gainera, langileen gastuek jaitsiera handiagoa izan dute Araban (% 5,8), Gipuzkoan eta Bizkaian baino (% 5,3 eta % 5, hurrenez hurren).
Negozio-zifraren zenbatekoak nabarmen egin du behera hiru lurraldeetan, baina Bizkaian izan du, kasu honetan ere, beherakadarik nabarmenena; izan ere, aurreko urtean baino % 21,3 gutxiago fakturatu da, eta galera Araban % 16,3koa eta Gipuzkoan % 15,4koa izan da.
Emaitza negatibo horiek, logikoa denez, industriak lurralde bakoitzean sortutako balio erantsi gordinean antzematen da. Hala, 2020an 2019an baino % 17,3 baxuagoa izan da Bizkaian, % 13,4 baxuagoa Araban eta % 12,4 baxuagoa Gipuzkoan. Itxurazko lan-produktibitatea enplegatuaren arabera neurtuta ikusten da, honetan ere, Bizkaia eta Gipuzkoa direla muturretako lurraldeak: Bizkaian, produktibitatearen galera % 14,5ekoa izan da, eta Gipuzkoan, % 10ekoa (% 9,8); Araban tartean da, eta batez besteko produktibitatea % 10,8 murriztu da bertan.
Gainerako adierazleetan ez bezala, Bizkaian izan dute enplegatuko kostuek doikuntza baxuena; izan ere, % 1,8 murriztu dira, eta Gipuzkoan % 2,5 eta Araban % 3. Hori gorabehera, Bizkaian pertsonako batez besteko kostua hiru lurraldeetako baxuena da, 43.467 eurokoa, eta, Araban, 44.082 eurokoa eta Gipuzkoan, 44.465 eurokoa. Bizkaian enplegatuko batez besteko kostuen murrizketa txikienak ez du balio erantsiaren galera handiagoa konpentsatzen; beraz, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen koefizientea lurralde horretan batez besteko kostuen % 142,5ekoa da, eta Gipuzkoan % 148,8koa eta Araban % 157,1ekoa.
Analisi sektoriala
Gure autonomia-erkidegoko sektore nagusiak, balio erantsiaren terminoetan, 2020an, honako hauek izan ziren: Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu, Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura. Hiruretan gainditu dira, nabarmen, mila milioi euroak balio erantsian, eta, lehen kasuan, baita bi milioi euro ere. Produktu metalikoen fabrikazioaren sektoreak berak bakarrik Euskal AEko industriaren balio erantsi osoaren % 20 metatzen du, eta aipatutako hirurek batera guztizkoaren % 40 gainditzen dute (% 41,1).
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren sektorea nabarmendu behar da; izan ere, industriaren balio erantsi osoaren % 10,1 da bertako enplegatuak % 1,1 izanik; Produktu metalikoen fabrikazioaren eta Makineria eta ekipoen fabrikazioaren ehunekoak haien balio erantsiarekin bat datoz, neurri handiagoan (% 25,3), bai eta enplegatu kopuru osoarekin (% 11,1) ere.
Kontuan hartu beharreko balio erantsiak dituzten beste sektore batzuek (guztiek industriaren guztizkoaren % 6tik gora) honako hauek dira: Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa (% 7,4); Metalurgia, burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa (% 7,4); Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa (% 6,3), eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 6,2). Kasu guztietan, enpleguaren ehunekoak haien balio erantsiekin bat datoz: % 6,8, % 7,9, % 6,1 eta % 7,4, hurrenez hurren.
Bestalde, gure erkidegoko industriaren azpisektoreak askotarikoak dira. Izan ere, honako hauek konbinatzen dituzte: batetik, eskulanaren itxurazko produktibitatea duten eta langileen batez besteko kostu baxuak dituzten jarduerak (besteak beste, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria; Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa eta Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza) eta, bestetik, adierazle beretarako balio nabarmen altuagoak dituzten beste jarduera batzuk. Besteak beste, honako sektore hauek betetzen dituzte ezaugarri horiek: Beste garraio material baten fabrikazioa, Industria kimikoa, Ura hartu, araztu eta banatzea, Botiken fabrikazioa eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura.
2020an, azpisektoreen barruan itxurazko lan-produktibitatea honako balio hauen artekoa izan da: 27 mila euro enplegatu bakoitzeko, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industriaren kasuan, eta 611 mila, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan.
Honako sektore hauek ere izan dute itxurazko lan-produktibitate altua, besteak beste: Ura hartu, araztu eta banatzea eta Botiken fabrikazioa; lehenengoak pertsonako 100 mila euro baino gehiagoko produktibitatea gainditzen du, eta bigarrena 200 mila euro ingurura iristen da.
Itxurazko lan-produktibitate oso baxuarekin bat, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industriak (27.087 euro pertsonako) eta Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioaren sektoreak (34.300 euro) langileen batez besteko kostu baxuenak erregistratu dituzte (19.701 euro
euro enplegatuko, hurrenez hurren).
Enplegatuko langileen batez besteko kostua 83.033 euro izan da enplegatu bakoitzeko Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan; altuena izan da sektoreen artean. Esan bezala, sektore horrek ere itxurazko lan-produktibitate altuena ere erregistratu du, eta Ura hartu, araztu eta banatzea sektorearekin eta Botiken fabrikazioarekin batera, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen maila handiena erregistratu dute (% 206,1 eta % 303,2, hurrenez hurren), eta, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren horniduraren kasuan, % 735,7koa.
Bestalde, Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioaren sektoreak, soldaten arabera doitutako lan-produktibitatearen maila baxuena erregistratu du (% 115,1), baldin eta Kokeak eta petrolio-fintzea sektorea alde batera uzten bada (negatiboa izan du).
Euskal AEko industriaren adierazle ekonomiko nagusiak, sektorearen arabera (A64). Mila €. 2020
| Pertsona enplegatuak NU | Negozio kopurua | Balio erantsia | Pertsonal gastuak | Itxurazko lan-produktibitatea | Pertsonal-kostuak pertsonako | Soldaten arabera doitutako lan-produktibitatea ( %) |
Ateratze-industriak | 418 | 106.792 | 32.964 | 20.447 | 78,9 | 48,9 | 161,2 |
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 14.762 | 3.877.137 | 808.531 | 486.475 | 54,8 | 33,0 | 166,2 |
Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria | 2.354 | 183.073 | 63.762 | 46.376 | 27,1 | 19,7 | 137,5 |
Egurraren eta artelazkiaren industria, altzariak izan ezik; otargintza eta espartzugintza | 3.878 | 539.307 | 170.785 | 123.151 | 44,0 | 31,8 | 138,7 |
Paperaren industria | 3.746 | 1.172.994 | 309.301 | 191.344 | 82,6 | 51,1 | 161,6 |
Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa | 3.555 | 286.443 | 121.938 | 98.417 | 34,3 | 27,7 | 123,9 |
Kokeak eta petrolioa fintzen | 990 | 3.497.321 | -99.891 | 92.825 | -100,9 | 93,8 | -107,6 |
Industria kimikoa | 3.953 | 1.243.615 | 386.038 | 207.228 | 97,7 | 52,4 | 186,3 |
Botiken fabrikazioa | 932 | 344.028 | 168.555 | 55.601 | 180,9 | 59,7 | 303,2 |
Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa | 13.599 | 2.927.319 | 962.767 | 609.834 | 70,8 | 44,8 | 157,9 |
Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 4.917 | 915.514 | 329.303 | 223.936 | 67,0 | 45,5 | 147,1 |
Metalurgia, burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa | 15.828 | 4.861.552 | 962.390 | 818.806 | 60,8 | 51,7 | 117,5 |
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 50.838 | 6.849.334 | 2.614.259 | 2.088.962 | 51,4 | 41,1 | 125,1 |
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 6.666 | 937.303 | 331.870 | 253.189 | 49,8 | 38,0 | 131,1 |
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 9.036 | 1.762.954 | 520.404 | 398.233 | 57,6 | 44,1 | 130,7 |
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 22.228 | 4.563.296 | 1.444.763 | 1.072.624 | 65,0 | 48,3 | 134,7 |
Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa | 12.216 | 5.004.733 | 822.015 | 605.000 | 67,3 | 49,5 | 135,9 |
Beste garraio material baten fabrikazioa | 7.335 | 2.509.021 | 625.435 | 452.274 | 85,3 | 61,7 | 138,3 |
Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk | 6.702 | 821.231 | 304.196 | 190.889 | 45,4 | 28,5 | 159,4 |
Makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa | 7.819 | 842.531 | 381.874 | 331.736 | 48,8 | 42,4 | 115,1 |
Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 2.154 | 4.675.803 | 1.315.834 | 178.854 | 610,9 | 83,0 | 735,7 |
Ura hartu, araztu eta banatzea | 1.412 | 290.301 | 148.275 | 71.934 | 105,0 | 50,9 | 206,1 |
Hondakin urak hartu eta tratatzea; hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzea | 5.361 | 794.092 | 347.737 | 211.445 | 64,9 | 39,4 | 164,5 |
Iturria: Eustat. Industriaren gaineko inkesta
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62